es | eu

Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE)

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/203

IZENA

Sociedad Anónima Inmobiliaria De Espectáculos (SAIDE)

MUTURRETAKO DATAK

1931-2009

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 554 espediente

EKOIZLEA

Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE)

ERAKUNDEAREN HISTORIA

1942ko apirilaren 11n, Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE) izeneko merkataritza sozietatea eratu zen. Iruñean zuen egoitza, Lizarra kaleko 4.ean, beheko solairuko ezkerrean, eta haren helburua ikuskizun publikoetara zuzendutako eraikinak eta lokalak salerosi, ustiatu, alokatu eta trukatzea zen, baita mota guztietako kontratuak eta hitzarmenak sinatzea ere, filmak egin eta ustiatzeko, antzerki eta barietate taldeak eratzeko edo antzeko negozioetan aritzen ziren enpresak kontratatzeko.

Erroz y San Martín sozietateak 1930eko hamarkadatik kudeatzen zuen enpresaren jaraunslea da.

La Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE) enpresak Iruñeko filmen emanaldiak kontrolatu zituen zenbait hamarkadatan (1923tik 2016ra), hamar bat aretoren bidez. Lehenengo Serapio Zozayak zuzendu zituen areto horiek eta gero haren seme Félixek eta Alberto bilobak, Cristina Lezak eta Francisco Benaventek “La programación cinematográfica” artikuluan jaso dutenez (Los cines de Navarra 1940-1990: un proyecto del Archivo de la Administración-- [Pamplona]: Nafarroako Gobernua, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua = Gobierno de Navarra, Departamento de Cultura, Deporte y Juventud, D.L. 2017)

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Alberto Zozayak eman zion dokumentazio funtsa Administrazioaren Artxiboari (gaur egun, Nafarroako Artxibo Garaikidea) 2018ko uztailean, enpresaren azken zinema, Carlos III.a areto anitzeko zinema, itxi ondoren. Dokumentazioa antolatu, deskribatu eta instalatu egin da, erabiltzaileen esku jartzeko. 115 kutxa, 14 karpeta eta 3 fitxategi dira lan horien azken emaitza.

Sailkapenari dagokionez, koadro bat egin da, enpresa eratzeko eskrituretatik eta dokumentazioaren beraren azterketatik abiatuz. Zuzendaritza, administrazioa, baliabide ekonomikoen eta giza baliabideen kudeaketa, enpresaren ondarearena eta emanaldi aretoena dira dokumentazioa sailkatzeko zehaztu diren multzo nagusiak.

Kontabilitateko liburuak formatu bereziko kutxetan instalatu dira, oso handiak direlako.

EDUKIA

SAIDE enpresaren funtsa zuzendaritza organoetako dokumentuz osatuta dago; bertzeak bertze, Administrazio Kontseiluko eta Akziodunen Batzarreko dokumentuz. Kopurutsuagoa da banaketa enpresekin, SGAE eta gisako entitateekin eta organo administratibo, politiko edo militarrekin izandako korrespondentzia. Enpresak sektoreko entitate edo erakundeetan izandako parte hartzearen lekukotasuna ere geratu da.

Oso garrantzitsua da, halaber, gordetako kontabilitate eta zerga dokumentazio guztia. Giza baliabideen kudeaketari dagokionez, nabarmentzekoak dira lanpostu eskaerak, ordainsariak, barne araudia eta hitzarmenak.

Enpresaren ondasunen kudeaketa bereziki aretoak mantentzeari, inbentarioei, aseguruei eta publizitate kontratuei dagokie.

Emanaldi aretoen kudeaketari dagokion dokumentazioa kopurutsuena da, honako hauek gorde direlako: banaketa enpresekin egindako kontratuak; bildutako diruari eta txartel leihatilaren kontrolari dagokien dokumentazioa; aretoetako programazioa; filmen kalifikazioari eta zentsurari buruzko fitxak; ikuskaritzari buruzkoak; eta lege betebeharrak ez betetzeagatik ezarritako zehapenei dagozkienak.

ANTOLAKETA

203. SOCIEDAD ANÓNIMA INMOBILIARIA DE ESPECTÁCULOS (SAIDE) FUNTSA

  • 203.01 ENPRESAREN ZUZENDARITZA
    • 203.01.01 Zuzendaritza organoen dokumentazioa
  • 203.02 ADMINISTRAZIOA
    • 203.02.01 Korrespondentzia
    • 203.02.02 Sektoreko beste entitate eta elkarte batzuetan izandako partaidetza
  • 203.03 EKONOMIA ETA FINANTZEN KUDEAKETA
    • 203.03.01 Kontabilitate arloko dokumentazioa
    • 203.02.02 Zergen arloko dokumentazioa
  • 203.04 GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA
    • 203.04.01 Langileen kudeaketa
    • 203.04.02  Aurreikuspen soziala
    • 203.04.03  Lan harremanak
    • 203.04.04  Ordainsariak
  • 203.05 ENPRESAREN ONDAREAREN KUDEAKETA
    • 203.05.01 Lokalen kudeaketa
    • 203.05.02 Ondasun higigarrien kudeaketa
    • 203.05.03 Publizitate kontratuak
  • 203.06 ZINEMA EMANALDIETARAKO ARETOEN KUDEAKETA
    • 203.06.01 Enpresa banatzaileekiko kontratuak (emanaldiak egiteko lizentziak)
    • 203.06.02 Diru bilketa eta leihatilaren kontrola
    • 203.06.03 Programazioa
    • 203.06.04 Filmen sailkapena eta zentsura
    • 203.06.05 Kontrola eta ikuskapena

ESKURATZEKO ETA BERREGITEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta berregiteko Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Nafarroako Artxibo Garaikidean inbentarioaren gela barneko kontsultak egiten ahalko dira.