es | eu

Ruiz Palacios familia

Ruiz Palacios familia

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/7/307

IZENBURUA

Ruiz Palacios familia

MUTURRETAKO DATAK

1971-1982

DESKRIBAPEN MAILA

Bilduma

BOLUMENA

26 kaxa

EKOIZLEA

Ruiz Palacios familia

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Jatorriz Iruñekoa den familia horretako kideek ekinez parte hartu zuten frankismoaren aurkako alderdi politiko eta gizarte-mugimendu zenbaitetan. Aldizkari-bilduma garrantzitsua osatu zuten, besteak beste, aldizkariok bilduta: Triunfo, Doblón, Por Favor, Punto y Hora, Cuadernos para el Diálogo, El Viejo Topo edo Indice.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Ruiz Palacios senideek, 2020ko azaroan, eduki sozio-politikoko astekari eta aldizkari batzuen bilduma eman zioten Nafarroako Artxibo Garaikideari, 70eko hamarkadakoak gehienbat.

EDUKIA

Frankismoaren amaierako eta Trantsizioaren lehen urteetako aldizkarien bilduma da dohaintza. Triunfo aldizkaria nabarmentzen da, ale kopurua oso handia delako. Antzerki- eta zinema-kritikari buruzko aldizkari hori 1946an sortu zen. Urteek aurrera egin ahala, eduki politikoak lantzen hasi zen; 1966ko Prentsari buruzko Legearen ondotik, zentsura lasaitzearekin bat, diktaduraren aurkako aldizkari bihurtu zen. Jasotako aleak 1973ko uztailetik 1978ko erdialdera artekoak dira.

Nabarmentzekoak dira, orobat, Doblón aldizkariaren aleak, 1975eko urtarriletik 1976ko abuztura bitarteko zenbakiak baitaude. Doblón 1974ko irailean argitaratu zen aurrenekoz. Ekonomia-informazioko eta gaurkotasun politikoko astekaria izen, José Antonio Martínez Solerrek sortua, eta oso kritikoa zen frankismoarekin.

Dohaintzan, Por Favoraldizkariko ale ugari ere badaude: umorezko astekaria zen, Bartzelonan argitaratu eta Eduardo Arcek zuzendu zuena, baina Jaume Perich, Manolo Vázquez Montalbán eta Forges izan ziren bultzatzaile eta ideologo nagusiak. 1974tik 1978ra bitartean argitaratu zen.

Aipatzekoa da, halaber, Punto y Hora de Euskal Herriaaldizkaria. Hasieran Iruñean argitaratu zen, Mirentxu Purroy Ferrerren zuzendaritzapean: “ezker abertzaletik” hurbileko ikuspegia zuen eta Trantsizioko urte nahasien lekukotza da.

Beste aldizkari batzuetako aleak ere badaude:  Cuadernos para el DiálogoEl Viejo TopoÍndice… Denek ere erakusten dute zer-nolako garrantzia izan zuen prentsa idatziak garai hartan, Espainiako gizarteak eraldatzeko gogo handia erakutsi, eta mugimendu politiko eta sozialetan ekinez parte hartu zuen urte haietan.

ANTOLAKETA

 307 RUIZ PALACIOS FAMILIA

  •  307.01 Argitalpenak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Sarrera irekia

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.