ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/234
IZENBURUA
“RONCESVALLES” EMAKUME ALARGUNEN NAFARROAKO ELKARTEA
HASIERAKO ETA BUKAERAKO DATAK
2022
DESKRIBAPEN-MAILA
Funtsa
BOLUMENA
1 Ikus-entzunezkoa
EKOIZLEA
“Roncesvalles” Emakume Alargunen Nafarroako Elkartea
HISTORIA INSTITUZIONALA
Iruñeko eta Nafarroako “Alargunen Elkartea” 1974ko azaroaren 11n inskribatu zen elkarteen erregistroan. 1977ko abenduan elkartearen izena aldatu zuten, eta “Roncesvalles” Emakume Alargunen Nafarroako Elkartea izena hartu zuten. Gaur arte izen horrekin jarraitzen dute.
Haren Estatutuen 4. artikuluaren arabera, helburu nagusi hauek ditu: elkartekideek emakume alargunen eskubideak erabili eta defendatzeko eta beren betebeharrak betetzeko egiten dituzten ahaleginak sustatu, bultzatu, argitu, zuzendu eta batzea, eta erakunde eta organismoekin lankidetzan aritzea, beren jarduerak hobeki garatzeko. Honako hauek antolatzea ere helburuen artean dago: kultur hitzaldiak, seme-alaben heziketan laguntzeko ikastaro irekiak, zineforumak, bidaiak, eta hamabostean behin lan bilerak, lantaldeetan banatuta gaiak aztertu eta orientabide egokiak bilatzeko.
Horretarako, eta 5. artikuluaren arabera, elkarteak:
• Emakume alargunen eta haien senideen eskubideak eta betebeharrak aztertuko ditu.
• Elkartekideen prestakuntza-jarduerak bultzatuko ditu, beren eskubideak eta betebeharrak betetzen laguntzeko. Sustatuko du elkartekideek parte har dezaten elkarteak antolatzen dituen ekitaldi eta lanetan.
• Beste elkarte batzuekin lankidetzan arituko da, bai eta emakume alargunak ordezka eta integra ditzaketen erakundeekin ere, elkartearen helburuekin bateragarriak diren jardueretan.
• Proposatutako helburuak lortzeko interesgarritzat jotzen duen beste edozein jarduera eginen du, horretarako behar den neurriak egokituta, indarrean dauden legeen arabera.
Elkartea sartua dago “Hispania” Emakume Alargunen Federazio eta Elkarteen Konfederazioan (CONFAV).
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak 2016ko maiatzaren 6an emandako 320/2016 Ebazpenaren bidez, onetsi zen elkartea Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatzea, eta zenbait gizarte erakunderekin elkarlanean aritzen da.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2022ko abenduan zenbait elkartekide elkarrizketatu zituzten, azken 40 urteetan elkartean egin duten lanari buruz.
Elkarrizketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Gema Piérola Narvartek egin zuen, eta grabaketaz Mírame Comunicación SL enpresa arduratu zen.
EDUKIA
Elkarrizketan, elkarteak bere ibilbidean zehar egin dituen lanak eta jarduerak jasotzen dira.
ANTOLAKETA
234 “RONCESVALLES” EMAKUME ALARGUNEN NAFARROAKO ELKARTEA
234. 01 Ahozko lekukotasunak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK
Elkarrizketa hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
ARGITALPENEI BURUZKO OHARRA