es | eu

Raúl Ulzurrun Ruiz

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/218

IZENBURUA

Raúl Ulzurrun Ruiz

MUTURRETAKO DATAK

1986-2013

DESKRIBAPEN MAILA

Bilduma

BOLUMENA

  • Dokumentazio grafikoa
  • 6 dokumentu

EKOIZLEA

Raúl Ulzurrun Ruiz

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Raul Ulzurrun Ruiz, Garesko bizilaguna da eta Gesto por la Paz-Bakearen aldeko Koordinakundeko kide izan zen; koordinakunde horren pankarta eta dokumentu batzuk eman ditu.

Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundearen helburu nagusia zen “Euskal Herriarekin zerikusia duen motibazio politikoko indarkeria” gaitzestea, bere oinarrizko printzipioetan jasotzen den bezala. Halaber, uste zuen “Koordinakundearen funtsezko zeregina zela bizitzeko eskubidea pertsona ororen oinarrizko eskubide gisa defendatzea eta sustatzea”. Bakearen aldeko Koordinakundeak hasieratik hartu zuen giza eskubideen defentsaren ikuspegi etikoa, bizitzeko eskubidetik hasita.

Bakearen aldeko Koordinakundeak gizartea indarkeriaren arazoaren aurrean sentsibilizatzeko lan egin zuen, ustezko helburu politikoak lortzeko baliabide gisa erabiltzeari uko egin ziezaion. Bilatzen zen azken helburua indarkeria desagertzea zen, baina Bakearen aldeko Koordinakundea gizarte-plataforma anitz eta independente gisa sortu zen, eta gizarteak arazo horri buruz duen kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lehentasunezko lana zuen. Lan hori, batez ere, herritarren mobilizazioaren bidez egin zen. Mobilizazio hori izan zen Bakearen aldeko Koordinakundeak herritarrei indarkeriaren gaitzespena adierazteko eskaini zien bitartekoa, eta koordinakundearen elementu identifikagarrienetako bat izan zen.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Raúl Ulzurrunek, 2020ko irailean, Nafarroako Artxibo Garaikideari eman zizkion hiru pankarta eta Garesko Bakearen aldeko Koordinakundeak erabilitako hainbat dokumentu.

EDUKIA

Dohaintza osatzen dute hiru pankartak, horietako bat Miguel Ángel Blanco Garridoren askatasuna eskatzen duena, eta koordinakundeko zenbait dokumentu eta prentsa ebakinek.

ANTOLAKETA

218. RAÚL ULZURRUN RUIZ

  • 218.01 PARTE-HARTZEA ETA EKARPEN SOZIALA
    • 218.01.01 Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Sarbide librea

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.