es | eu

Rafael Santesteban Pastor

ERREFERENTZIA-KODEA

ES/NA/AACF/6/233

IZENBURUA

RAFAEL SANTESTEBAN PASTOR

MUTURRETAKO DATAK

1998-2002

DESKRIBAPEN-MAILA

Funtsa

BOLUMENA

342 diapositiba

2 prentsa-zati

EKOIZLEA

Rafael Santesteban Pastor

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Nafarroako mendizale eta alpinista, 1967ko ekainaren 22an jaio zen Iruñean.

1991 eta 1992 urteen artean hasi zen Alpeetan lehen igoerak egiten. Besteak beste, Grand Capucin eskalatu zuen lehen aldiz, eta zenbait ibilbide egin zituen: Frêney-ko zutabe zentraletik Monte Bianco-ra, Walker ibilbidea Grandes Jorasses-era, edo Frendo ezproia, esaterako. 90. hamarkadatik gaur egun arte, nabarmentzekoak dira Artesonraju edo Huascaran mendietarako eskaladak Andeetako Cordillera Blanca mendilerroan, El Capitan-era igotzeko The Nose bidea Yosemite parke nazionalean, Torres del Paine-ko iparraldeko gailurra Patagonian, Garwhal-eko Himalayarako espedizioa, Kukenaam ur-jauziaren hormara egindako lehen igoera, eta zailtasun handiko hamarnaka bide Iberiar Penintsula osoan. 2002an, lehen nafarra izan zen Fitz Roy gailurrera igotzen, Patagonian, bide franko-argentinarretik, eta 2004an, Himalayako Dorje Lhakpa mendiaren hegoaldeko ertzera igotzen saiatu zen, estilo alpinoan. Halaber, mendiko eskiko jaitsiera nabarmenak egin ditu nazioartean.

1999az geroztik, alpinismo eta eskiko irakaslea da Nafarroako Goi Mendiko Eskolan (ENAM).

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Rafael Santestebanek 1991 eta 2004 bitartean egindako eskaladetako diapositiba-albumak eman zizkion Nafarroako Artxibo Garaikideari. Diapositiba horiek guztiak digitalizatu dira.

EDUKIA

Fitz Roy, Yosemite eta Kukenaam-eko eskaladen eta Pamir-Alaj-eko espedizioaren (Kirgizistan) diapositibak.

ANTOLAKETA

 233 RAFAEL SANTESTEBAN PASTOR

 233.01 AISIAREN ETA JARDUERA SORTZAILEAREN KUDEAKETA

 233.01.01 Mendizaletasuna eta bidaiak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN-INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsultatu daiteke.

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN-UNITATEAK

ARGITALPENEI BURUZKO OHARRA

Rafael Santesteban Pastor