ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/206
IZENBURUA
Pablo Arnedo Peral
MUTURRETAKO DATAK
1930-1981
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Pablo Arnedo Peral
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Pablo Arnedo Peral Lan Ministerioko funtzionarioa izan zen; bestelako hainbat erakundetan ere parte hartu zuen, eta erakunde horiek sortutako askotariko dokumentuak gorde zituen. Dokumentu horien artean aipatzekoa da mugimendu sindikalarekin lotutako sorta, besteak beste, Tuterako Patronato de Educación y Descanso delakoaren aktak eta eskutitzak, Boletín del Movimiento delakoaren bilduma, Jurado Mixto de Hoteleros eta Comité Paritario de Peluquerías y Servicio de Higiene erakundeen aktak, eta CCOO sindikatuan afiliatu zeneko dokumentu pertsonalak. Horiekin batera, interes bereziko funts txiki bat eman zuen, duen balio historikoagatik aipagarria: Radio Tudelaren dokumentazioa.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Haren semeak 2019ko uztailean eman zion dokumentazioa Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Emandako dokumentuen artean aipatzekoa da mugimendu sindikalarekin lotutako sorta, besteak beste, Tuterako Patronato de Educación y Descanso delakoaren aktak eta eskutitzak, Boletín del Movimiento delakoaren bilduma, Jurado Mixto de Hoteleros eta Comité Paritario de Peluquerías y Servicio de Higiene erakundeen aktak, eta CCOO sindikatuan afiliatu zeneko dokumentu pertsonalak. Horiekin batera, interes bereziko funts txiki bat eman zuen, duen balio historikoagatik aipagarria: Radio Tudelaren dokumentazioa. 1952an Radio Tudela izeneko 6. irrati sindikala jarri zen martxan, EAJ 66 irratiaren ondorengoa.1936an baimendu zuten, eta urte gutxi batzuetan martxan egon zen. Radio Tudela urte horretan hasi zen emititzen, hiriko etxe sindikaletik, EAJ 66k utzitako estazioarekin; potentzia 50 watiokoa zuen, uhin-luzera 39,8koa eta ordutegia “14:00etatik 15:00etara eta 09:30etik 10:30era”. José Iribarren Gil izan zen irratiaren lehen zuzendaria, eta Luis Gil Gómezekin batera esatari-lanetan ere aritu zen. Horiez gain, plantillan zeuden Ángel Zamorano Iglesias administratzailea, Joaquín Sánchez Ultra irrati-teknikaria eta Hilario Álava Pardo mendekoa.
ANTOLAKETA
206. PABLO ARNEDO PERAL FUNTSA
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK