es | eu

Orreaga Fundazioa

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/221

IZENA

Orreaga Fundazioa

MUTURRETAKO DATAK

1997-2015

1935-2010 (Bilduma)

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

18 kaxa

226 eranskailu

18 Kartel

5 Bideo

EKOIZLEA

Orreaga Fundazioa

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Haren web-orriaren arabera, Orreaga Fundazioa 1998an sortu zen, irabazi asmorik gabeko elkarte gisa, Nafarroako 45 Kultura Elkarte bertan bilduta, helburu nagusi hauen inguruan:

“Topaleku bat eskaintzea Fundazioan elkartutako elkarte eta kolektiboei, elkar ezagutu eta hartu-emanak izan ditzaten, eta helburu komuna lortzeko elkarteek eta herri-taldeek antolatzen ahal dituzten jarduerei laguntza emateko, jarduera horiek ahalik eta oihartzun handiena izan dezaten Nafarroa osoko gizartean. Gure lurreko kulturaren aberastasuna eta egiazko asmoen ezagutza sustatzea... Euskal Herriko edo Nafarroa Historikoko gainerako herrialdeekiko kultura harremanak sustatzea... “Lingua navarrorum” edo euskararekiko errespetua eta haren erabilera sustatzea, gure nortasunaren matrize kulturala baita”

2021eko maiatzean, Orreaga Fundazioak hainbat dokumentu eman zizkion Nafarroako Artxibo Garaikideari.

EDUKIA

Dohaintzak biltzen ditu 600en bat esku-paper, buletin eta eztabaidarako dokumentu; eranskailuak, kartelak eta bideo grabaketak; gehi elkartearen beraren barne funtzionamenduan sortutako dokumentazioa, besteak beste, batzarretako aktak eta deialdiak, dirulaguntza eskaerak, jardueren memoria justifikatzaileak eta argitalpenak. Beste atal garrantzitsu bat da entitateak antolatutako kultura ekitaldiei dagozkien dokumentuak, haien artean aipagarriak, Nafarroaren Eguna edo Orreagako Guduaren urteurrena ospatzeko ekitaldiei lotutako baimen eskaerak, argazkiak, kartelak, eranskailuak, etab. Dohaintzaren beste atal bat dira Fundazioak antolatutako hitzaldi eta erakusketen inguruko gonbidapenak, esku-paperak, hizlariekiko gutunak, eta Fundazioak parte hartutako kanpaina politiko-sozialetako kartelak, euskararen aldekoak, presoen eskubideen aldekoak, Bardearen ingurukoak edo Iruñeko Gazteluko Plazako lanak geldiarazteko borrokan sortutakoak.

Aipagarria da Orreaga Fundazioak “Nafarroa dokumentu klandestinoen bidez” erakusketarako egindako bilduman jasotako agirien kopurua. Esku-paperak, barne eztabaidarako dokumentuak, frankismoaren amaieran eta trantsizioaren hasieran agertutako alderdien eta erakundeen aldizkariak, gatazka sozio-laboralaren eta aldaketa-gogoaren lekukotasuna eskaintzen dute, langile mugimendu indartsu batena, eta adierazten dute landa-gizarte kontserbadore bat nola bihurtu zen frankismoaren aurkako borrokaren aitzindari. Frankismoaren bukaerako urteetan deitutako lanuzteetan banatu ziren esku-paperen orijinalak gorde dira hor, besteak beste, Motor Ibérica, Potasas, Authi, Mina, Torfinasa... Eta Nafarroako gizartean eragiten zuten elkartasunaren erakusgarriak. Dokumentazio ugari jaso da Comisiones Obrerasen integratua eta ezkerreko karlismoari lotutako Federación Socialista Obrera (FOS) delakotik, eta beste hainbat erakundetatik, adibidez ORT, PTE, ETA VI-LKI, LC, EMK, etab.; propaganda klandestinoa banatzen agitazio-lan oso bizkorra egiten baitzuten. Era berean, gizarte-gaiei lotutako dokumentuak katalogatu dira, besteak beste hauei lotutakoak: bizimoduaren garestitzearen aurkakoak, zerbitzuen beharra langileen auzoetan, ikasle mugimendua institutuetan sortu zenekoa, Comités de Estudiantes de Navarra (CEN) erakundearen bidez.

Jasotako aldizkarietatik aipagarriak dira “Navarra Obrera” aldizkariaren lehenengo zenbakiak; CCOO sindikatuak argitaratu zituen 1973 eta 1976 bitartean, eta HOAC, USO, ORT, EIA, FOS, LKI, EAJ erakunde eta alderdien argitalpenen zenbaki solteak, etab.

Aipagarriak dira, baita ere, 40ko eta 50eko hamarkadetako makiei buruzko txostenak, asko jatorrizkoak ez badira ere, karlismoaren barnean sortutako disidentzien ingurukoak, edo Diputazio frankistaren ordezkapena prestatzeko atzerrian Nafarroako Kontseilu bat sortzeko ahaleginei buruzkoak.

ANTOLAKETA

221 Orreaga Fundazioaren Funtsa 

  • 221.01 Kudeaketa eta administrazioa
    • 221.01.01 Kudeaketa eta kontabilitate agiriak
    • 221.01.02 Korrespondentzia
  • 221.02. Jardueren antolamendua
    • 221.02.01 Fundazioaren jarduerak
    • 221.02.02 Parte hartzea kanpainetan eta jarduera sozio-politikoetan
    • 221.02.03 Orrega Fundazioak argitaratutako aldizkariak
    • 221.02.04 Kartelak eta eranskailuak
  • 221.03 Agirien bilketa eta kontserbazioa
    • 221.03.01 Esku-paperak eta panfletoak
    • 221.03.02 Monografiak eta eztabaidarako dokumentuak
    • 221.03.03 Buletinak
    • 221.03.04 Kartelak eta eranskailuak
    • 221.03.05 Bideoak eta argazkiak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.