Funts Garaikideen eta Nafarroako Orainaren proiektuaren oinarria da pertsona fisiko eta juridikoek dokumentuak ematea.
Lankidetza hori gauzatzeko bide hauek daude: dokumentuak dohaintzan ematea edo gordailatzeko uztea eta erabilera lagatzea.
Edozein norbanako, familia, enpresa edo erakunde jar daiteke Nafarroako Artxibo Garaikidearekin harremanetan, baldin eta Nafarroako oraintsuko historia dokumentatzeko interesgarria den zernahi dokumentu, funts edo bilduma baten legezko jabea bada, hura edozein euskarritan duela ere. Horretarako, inprimaki hau erabili beharko du:
* Nahitaezko datuak