ERREFERENTZIA-KODEA
ES/NA/AACF/6/236
IZENBURUA
NAFARROAKO ESKALATZAILEEN TALDEA (GEDNA)
HASIERAKO ETA BUKAERAKO DATAK
1946-1997
DESKRIBAPEN-MAILA
Funtsa
BOLUMENA
32 dokumentu
EKOIZLEA
Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (GEDNA)
HISTORIA INSTITUZIONALA
Eskalada-talde hau 1962ko urriaren 25ean sortu zen, Oberena Eskalada Taldea (GEDO) sortu zenean. Urte horretako abenduaren 19an, Iruñeko Eskalada Taldea (GEP) izena hartu zuen, eta Goi Mendiko Eskola Nazionalaren (ENAM) aholkularitza jaso. Hilabete batzuk geroago, 1963ko ekainaren 19an, Nafarroako Kirol Elkartearen mende gelditu zen, eta Nafarroako Kirol Eskalada Taldea (GEDNA) izena hartu. Hala ere, ez zutenez autonomiarik beste mendi-elkarte batzuekin elkarlanean jarduerak egiteko, 1976ko azaroaren 3an elkarte independente bat eratu zuten, Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (GEDNA) izenekoa, eta han bildu ziren eskaladan aritzen ziren guztiak. Taldea Euskal Mendizale Federazioaren babespean gelditu zen, Nafarroako Atalean, Espainiako Goi Mendiko Taldeak (GAME) eta Goi Mendiko Eskola Nazionalak (ENAM) abalatuta.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2021ko maiatzean, Kultur Ekintza Zerbitzua harremanetan jarri zen Nafarroako Artxibo Garaikidearekin, GEDNAren dokumentazioa zuen kutxa bat baitzeukaten, “Funts garaikideak eta Nafarroako orainari buruzkoak” programan sar zitekeena. Kutxa hori 2021eko ekainean bidali zuten, transferentzia arrunt batekin batera.
EDUKIA
Funts honetan GEDNAren zuzendaritzari eta ondasun eta baliabideen kudeaketari buruzko agiriak daude, eta, batez ere, urtez urte egindako irteerei eta eskaladei buruzkoak. Alpinismoari buruzko zenbait argitalpenek osatzen dute.
ANTOLAKETA
236 NAFARROAKO ESKALATZAILEEN TALDEA (GEDNA)
236.01 ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
236.01.01 Elkartearen zuzendaritza eta administrazioa
236.02 ONDASUNEN ETA BALIABIDEEN KUDEAKETA
236.02.01 Ondasun higigarrien eta higiezinen kudeaketa
236.03 JARDUERAK
236.03.01 Irteerak, ekipamendua eta bideak irekitzea
236.03.02 Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak
236.04 ARGITALPENAK
236.04.01 Eskaladarekin lotutako argitalpenak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN-INSTRUMENTUAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN-UNITATEAK
ARGITALPENEI BURUZKO OHARRA