ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/209
IZENBURUA
Mugarik Gabe Nafarroa
MUTURRETAKO DATAK
1972-2019
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Mugarik Gabe Nafarroa
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Mugarik Gabe Nafarroa aritzen da hegoaldeko herriekin lankidetzan, eta bere helburu nagusia da prestakuntza, sentsibilizazioa eta garapenerako lankidetza.
Horretarako, 1987an sortu zenetik hainbat jarduera eta ekintza egin ditu lankidetzaren, giza eskubideen defentsaren, emakumeen ahalduntzearen eta garapen jasangarriaren alde.
GKE horrek egindako proiektuek salatzen dute egungo sistema ekonomikoa dela munduko miseria eta desberdintasunaren arrazoi nagusia, eta, aldi berean, gizarte eredu desberdinak eraikitzea sustatu, bultzatu eta laguntzen dituzte, batez ere generoaren eta feminismoaren ikuspegitik. Guatemala, El Salvador, Kolonbia, Nikaragua, Mexiko eta Kuban dituzte proiektuak.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2019ko ekainean, erakundeak bere lehen urteetatik sortutako dokumentazioa entregatu zioten Artxibo Garaikideari, gorde eta heda zezan.
Dohaintza horretako 253 kartel eta 81 liburuxka deskribatu eta kokatu dira Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak eta NUPek I-Communitas Institutuaren bidez sinatutako hitzarmen baten babesean.
EDUKIA
Jardueren kartelak, urteko memoriak, barne-buletinak eta liburuxkak dira, eta, horiei esker, erakundearen ibilbide luzea berreraiki daiteke hasieratik.
ANTOLAKETA
209. MUGARIK GABE NAFARROA
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.