2020ko lehiaketaren asmoa izan zen herritarrak irudien bidez sentsibilizatzea, bai eskola-eraikin zaharrek duten ondare-balioaren gainean (horietako batzuek gaur bestelako erabilerak dituzte), bai Nafarroako instalazio eta ikastetxe berriek dutenaren gainean.
Ekimen horren bidez, ondarearen kontzeptua hezkuntza guneetara zabaldu nahi zen, eta Artxiboan gorderiko dokumentu-iturriek eskainitako informazioa osatu. Azken batean, asmoa izan da paisaia eraldatzeko prozesua ikusaraztea ikastetxe eta hezkuntza-instalazio jakin batzuen bidez, eta haien iragan historikoa ezagutzeko interesa piztea.
Sari hauek banatu ziren: Daniel Andión Espinalek irabazi zuen lehen saria, 700 €-koa, Los pasos perdidos lanarengatik. Bigarren saria, 400 €-koa, Pedro Pileño Malvarrek eskuratu zuen El Ángelargazkiari esker. Eta hirugarrena, 200 €-koa, Javier Barrena Contrerasen Incuriairudiari eman zitzaion.