2019. urteko II. Argazki Lehiaketaren gaia “Nafarroako paisaia energetikoa” izan zen, xedea izaki herritarrak irudiaren bidez sentsibilizatzea energia elektrikoa ekoitzi eta eroaten duten Nafarroako instalazioen ondare-balioaz.
Ekimen horren bidez, ondarearen kontzeptua industria guneetara zabaldu nahi zen, eta Artxiboan gorderiko dokumentu-iturriek eskainitako informazioa osatu. Azken batean, asmoa izan da paisaia eraldatzeko prozesua ikusaraztea industria-instalazio jakin batzuen bidez, eta haien iragan historikoa ezagutzeko interesa piztea.
Koldo Fernándezen Hidroeléctrica de Alloz lanak jaso zuen lehen saria eta Javier Barrenaren 6,241509 x 1018e o Una ensoñación de André Marie Ampère argazkiak, berriz, bigarrena. Hirugarren saria eman gabe geratu zen. Gloria Vázquezen Luz de la tarde obrak ikusleen saria irabazi zuen.