es | eu

Memoriadun Paisaiak I. Argazki Lehiaketa. Industria paisaiak

2018ko Memoriadun Paisaiak I. Argazki Lehiaketa industria paisaiei buruzkoa izan zen, helburua izan baitzen herritarrak Nafarroako industria-instalazioen ondare-balioaz sentsibilizatzea irudiaren bidez. Aurkezturiko argazkiak lantegiekin edo industria instalazioekin lotuta zeuden, hau da, XIX. Mendearen amaieraz geroztik Nafarroako paisaia aldatzen eta eraldatzen lagundu duten eraikinekin.

 

Daniel Andión Espinalek jaso zuen lehen saria, 900 €-koa,  Arraigo lanarengatik. Bigarrena,400 €-koa, Eduardo Blanco Mendizábalen Nuevas energías lanari eman zitzaion, eta Teresa Berástegui Amatriainek eskuratu zuen hirugarrena, 200 €-koa,  Serie vana lanari esker.