Nafarroako Artxibo Garaikideak "Memoria duten paisaiak" izeneko proiektua berritu du, eta VII. argazkilaritza-lehiaketa antolatu du, aurten "Nafarroako merkataritza paisaiei" eskainia. Lehiaketa horren asmoa da herritarrak sentsibilizatzea, irudiaren bidez, XX. mendean zehar gaur egun arte eraikitako merkataritzako eraikin, instalazio edo establezimenduek paisaian eragindako aldaketez eta eraldaketez. Era berean, agerian jarri nahi da paisaia ongizate indibidual eta sozialerako funtsezko elementua dela, eta paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeak guztiontzako eskubideak eta erantzukizunak dakartzala.