es | eu

María Puy Alzugaray García

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/237

IZENBURUA

MARÍA PUY ALZUGARAY GARCÍA  

HASIERAKO ETA BUKAERAKO DATAK

1946-1997

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

2 dokumentu

4 argazki

1 bideo

EKOIZLEA

María Puy Alzugaray García

HISTORIA INSTITUZIONALA

Nafarroako mendizaletasunaren aitzindaria izan zen, eta eskalada eta eskia ere praktikatu zituen.  Etxauriko El Huso eskalatu zuen lehen emakumea izan zen. 

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2021ean, Nafarroako Artxibo Garaikideak mendizaletasunaren jatorriei buruzko erakusketa bat antolatu zuen, bere biltegietako dokumentu-funtsak erakutsi eta zabaltzeko, eta baita mendiko kiroletako aitzindariei omenaldia egiteko ere. Erakusketa horretarako erabili ziren material gehienak Artxiboko funtsetatik zetozen, baina baita partikularrek egindako ekarpenetatik ere, besteak beste, María Puy Alzugarayrena. Dohaintzan emandako argazkiak eta txartelak deskribatu eta digitalizatu egin dira. Gainera, elkarrizketa bat egin zitzaion, eta bertan kontatu zuen nola hasi zen mendiko hainbat jardueratan eta nola egiten zioten aurre material gabeziari zaletasunarekin eta gogo biziarekin.

EDUKIA

Funts horretan batez ere mendizaletasunari, eskiari eta eskaladari buruzko argazkiak daude; María Puy Alzugarayk egindako kirolak, hain zuzen ere.

ANTOLAKETA

 237 MARÍA PUY ALZUGARAY GARCÍA

 237.01 IDENTIFIKAZIOA ETA ANTOLAKETA PERTSONALA

 237.01.01 Identifikazio pertsonala

 237.02 AISIAREN ETA JARDUERA SORTZAILEAREN KUDEAKETA

 237.02.01 Aisiaren eta zaletasunen kudeaketa

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

ARGITALPENEI BURUZKO OHARRA

María Puy Alzugaray García