ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/214
IZENBURUA
Lizarrako Udala. Berdintasunaren Alorra
MUTURRETAKO DATAK
1990 - 2021
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Lizarrako Udala
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Lizarrako Udaleko Berdintasunaren Alorra aitzindaria izan zen emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunaren aldeko politikak planifikatzen, sustatzen eta bultzatzen, emakumeek bizitza-arlo guztietan parte hartu, eta ahaldundu zitezen, bai banaka, bai kolektiboki; eta aintzindaria izan zen, orobat, berdintasuna, hezkidetza eta kontziliazioa lortzearen aldeko sentsibilizazio programak eta kanpainak garatzen. Genero indarkeriaren prebentzioa eta emakumeendako laguntza juridiko eta psikologikoa ere izan dira Alorraren ardatz estrategiko.
Eginkizun horien ondorioz, Udal horrek kartelen eta liburuxken multzo handi bat dauka. Artxibo Garaikideak funts hori digitalizatu du eta orain herritarren eskura dago.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2020ko irailaren 14an, Kultura eta Kirol Departamentuak eta Lizarrako Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten udal horretako Berdintasunaren Alorreko kartel eta liburuxka bilduma bat aldi baterako gordetzeko, digitalizazioa egiteko.
Artxibo Garaikideak material grafikoa antolatzeko, deskribatzeko eta digitalizatzeko lanak amaitu ditu, eta bilduma hori herritarren eskura jarri du Artxibo Irekia plataformaren bidez.
EDUKIA
Berdintasunaren Alorreko sentsibilizazio kanpainen kartelak eta liburuxkak dira.
ANTOLAKETA
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Kartelak eskuragarri daude Artxibo Irekian.
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK