Artxiboaren eginkizunetako bat da dokumentuak ekoizle-unitateei kontsultatzeko eta maileguan uztea, eta interesdunei eta herritarrei dokumentazioa eskuratzea, kasuan-kasuan aplikatzekoa den araudiaren arabera.
Herritarren kontsultei aurrez aurre erantzunen zaie. Artxibo Irekian argitaraturiko dokumentazioa bakarrik kontsulta daiteke Interneten.
Kontsultagileak agiri bidez frogatu beharko du interesduna dela baldin eta dokumentazioa, indarrean dagoen araudia aplikatuz, sarbide murriztuko epeen mende badago.
Kontsultatu nahi duzun dokumentazioari buruzko aholkularitza eskatzeko, eskaera bidaltzen ahal duzu helbide elektronikora edo 848429727 telefonora dei dezakezu.