es | eu

Juan Moscoso Del Prado Hernández

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/7/303

IZENBURUA

Juan Moscoso Del Prado Hernández

MUTURRETAKO DATAK

1974-1981

DESKRIBAPEN MAILA

Colección

BOLUMENA

  • 109 documentos

EKOIZLEA

Juan Moscoso Del Prado Hernández

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Juan Moscoso del Prado Iruñean jaio zen 1966ko uztailaren 5ean. Haren aita, Javier Moscoso del Prado Muñoz fiskala, Nafarroako Gorteetako diputatu izan zen (1979-1986), Lehendakaritzako ministro (1982-1986) eta Estatuko fiskal nagusi (1986-1990).

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Ekonomiako masterra egina du Brujasko Europako Ikastetxean eta Ekonomiako diplomaduna da Kenteko Unibertsitatean. Iruñeko Larraona ikastetxean ikasi zuen.

1993an finantza-aholkulari lanetan hasi zen eta lan-ibilbide oparoa egin du. Ondoren, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan sartu zen ekonomialari gisa, eta 1997tik 2004ra bitartean irakasle elkartu aritu zen Carlos III unibertsitatean. Gaur egun, besteak beste, irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-en. Aholkulari lanetan aritu da Europako Batzorderako, Lanaren Nazioarteko Erakunderako (LANE) eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakunderako (ELGA).

Nafarroako Alderdi Sozialistaren Eskualdeko Batzorde Betearazleko kide izan zen, eta Nafarroako diputatu, Diputatuen Kongresuan 2004tik 2016ra arte. Iruñeko alkatetzarako hautagai izan zen 2011ko maiatzeko hauteskundeetan. Zinegotzi-akta lortu zuen eta PSN-PSOEren bozeramaile izan zen Iruñeko Udalean, dimisioa eman arte, Kongresuan diputatu hautatu baitzuten. 2012ko otsailetik 2014ko uztailera PSOEren Batzorde Betearazle Federaleko kide izan zen, Europar Batasuneko idazkari exekutibo gisa.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2019ko urriaren 25ean, 135 eranskailuko kutxa bat eman zion artxiboari. Felipe González Fundazioak digitalizaturik daude.

EDUKIA

Frankismoaren azken urteetako eta Trantsizioaren lehen urteetako eranskailu politikoak dira.

ANTOLAKETA

 JUAN MOSCOSO DEL PRADO HERNÁNDEZ

  • 303.01 Propagandarako materialak. (Eranskailuak)

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Eranskailuen bilduma  Artxibo irekian dago eskuragarri.

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.