es | eu

Juan Mari Feliu Dord

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/205

IZENBURUA

Juan Mari Feliu Dord

MUTURRETAKO DATAK

1926-2013

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 141 dokumentu
  • 13 espediente
  • 33 aldizkari-izenburu
  • 110 liburu
  • 585 kartel
  • 160 diaporama
  • 117 eranskailu

EKOIZLEA

Juan Mari Feliu Dord

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Feliu Iruñean jaio zen 1942an; Eusko Basterrako kidea izan zen (Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen gazteen atala), EGIko zuzendaritzako kidea (EAJren gaztedia) eta EAJren Napar Buru Batzarreko kidea ere bai, klandestinitatean, 1965etik aitzina. Lapurdin bizi izan zen erbestean, eta beste hainbat burkiderekin batera Mugalde eta Axular liburudenda-inprimategiak sortu zituen. Uharten kokatu zen 1977an, eta hango udaletxeko zinegotzia izan da: EAJkoa, EAkoa gero, eta, azken legegintzadietan, Bildukoa.

Nafarroako mendizaletasun modernoaren aitzindaria izan da, eta jarduera ugari egindakoa da eskaladan, goi-mendian, espeleologian eta ipar eskian. 1966an, sakonerako munduko errekorrean parte hartu zuen San Martin leizean, eta, hurrengo urtean, Andeetako euskal espedizioan. Nafarroako Mendi Federazioko lehendakaria izan zen, 1985etik 1989ra arte eta 1998tik 2001era arte, etaEspainiako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioko mendi-ibilien zuzendaria, 1992tik 2005era arte. 1963tik aitzina, mendizaletasuna zabaltzen lagundu du, mendiko hainbat gairi buruzko liburu ugari argitaratuz, batik bat gidak eta topogidak. Era berean, 2004tik 2010era artean Caminar aldizkaria zuzendu zuen, eta, 2003az geroztik, European Ramblers Association-eko lehendakariordea da.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2019ko ekainean, hainbat liburu, argazki eta agiri dohaintzan eman zizkion Nafarroako Artxibo Garaikideari, eta 2020ko abenduan, beste hainbat liburu eta aldizkari.

EDUKIA

Lehenbiziko dohaintza horretan, batez ere, mendizaletasunari buruzko monografiak daude, eta beste hainbat aldizkari eta argitalpen ere bai, esaterako, Pyrenaica (1926-1935; 1973-1980), Vida Vasca (1955-1958), Eusko Lurra-Tierra Vasca (1971-1974), El Socialista (1970-1972), Fuerza Nueva (1972-1975), Euzkadiko Prentsa Bulegoaren Buletina, Euzko Deya aldizkaria, Príncipe de Viana aldizkariaren hileko gehigarria, edo Diario de Navarra egunkariaren “Nafar Izkuntzan Orria” (1968-1976). Nabarmentzekoak dira, orobat, emaniko hainbat argazki eta euskal abertzaletasunaren kantu eta ereserkien bi disko.

ANTOLAKETA

205. JUAN MARI FELIU DORD

  • 205.01 Jarduera politikoa
  • 205.02 Mendizaletasuna
  • 205.03 Euskal kultura
  • 205.04 Argitalpenak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario