es | eu

José Luis Díaz Monreal

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/7/300

IZENBURUA

José Luis Díaz Monreal

MUTURRETAKO DATAK

1975-1993

DESKRIBAPEN MAILA

Bilduma

BOLUMENA

  • 15 espediente

EKOIZLEA

José Luis Díaz Monreal

ERAKUNDEAREN HISTORIA

José Luis Díaz Monreal Iruñean jaio zen 1943an. Lanbide Heziketako ikasketak Iruñeko Salestarren Ikastetxean egin zituen. Ibilbide profesional gehiena Potasas de Navarra enpresan egin zuen. Ondoren, Geografia eta Historia ikasi zuen UHUNen, eta Nafarroako lan gatazkei eta beste gizarte gai batzuei buruzko lan ugariren egilea da.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2018ko ekainean, kutxa bat eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari, Potasas de Navarrako enpresa- batzordearen dokumentazioa zeukana. 2020ko abenduan, agiri gehiago eman zizkion: Milagrosa auzoko herri-erakundeen koordinakundearen dokumentazioa eta ezker abertzaleko hainbat sektorek prestaturiko dokumentazioa.

EDUKIA

Bilduman agiri hauek daude: Potasas de Navarra enpresaren lan gaiekin zerikusia duten dokumentuak, ezker abertzaleko hainbat sektorek prestaturiko dokumentazioa eta Milagrosa auzoko herri erakundeen koordinatzaileak prestaturikoa, auzo horretan bizi baita.

ANTOLAKETA

300. JOSÉ LUIS DÍAZ MONREAL

  • 300.01 Dokumentazio politiko-sindikala
  • 300.02 Auzo elkarteen eta mugimenduen dokumentazioa
  • 300.03 Kartelak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.