ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/204
IZENBURUA
Javier Erice Cano
MUTURRETAKO DATAK
1962-2019
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Javier Erice Cano
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Javier Erice Iruñean jaio zen, 1928ko apirilaren 8an. Ogibidez medikua, lehenbizi Marokon aritu zen hainbat urtez, eta gero Iruñera joan eta Potasas de Navarran familia-mediku gisa lan egin zuen. Jarduera hori politikarekin uztartu zuen. Orduko “Tercio Familiar” delakoak zinegotzi izendatu zuen, eta Iruñeko alkate izatera iritsi zen 1976ko otsailetik urrira bitartean. Une horretan, probintziako gobernadore zibilak kargutik kendu zuen. Unión Navarra de Izquierdas (UNAI) koalizioaren fundatzaileetako bat izan zen. 1977ko ekaineko hauteskundeetan parte hartu zuen koalizio horren zerrendaburu gisa, eta aulki bat lortzeko boto gutxi falta izan zituen. Trantsizioan Nafarroan izandako gertakari nagusien lekuko izan da, besteak beste, Potasaseko meatzarien 1975eko itxialdia, Montejurrako 1976ko gertaerak eta 1978ko sanferminak. Nafarroako Alderdi Sozialista utzi ondoren, ibili zen Euskadiko Ezkerran, Ezker Batuan eta “Partido Democrático de la Nueva Izquierda”-n, eta berriz ere Nafarroako Alderdi Sozialistara itzuli zen.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2019ko maiatzean, Javier Ericek hainbat dokumentu eman zizkion Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Dokumentazioa, batez ere, Unión Navarra de Izquierdas (UNAI) hautagaitzaren kartelez eta demokraziaren hasierako urteetako Nafarroako hauteskunde prozesuei eta jarduera politiko eta sozialari buruzko prentsa txostenez osatzen da. Badago elkarrizketa bat ere, XX. mendearen bigarren erdialdeko gertaera politiko eta sozial garrantzitsuenei buruzkoa.
ANTOLAKETA
204. JAVIER ERICE CANO
204.01 Egunkari zatiak
204.02 Propagandarako materialak (kartelak)
204.03. Dokumentu pertsonalak
204.04 Ikus-entzunezko grabazioak
204.05 Buletinak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK