ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/7/301
IZENBURUA
Ismael Otazu Murguialday
MUTURRETAKO DATAK
1970-2019
DESKRIBAPEN MAILA
Bilduma
BOLUMENA
EKOIZLEA
Ismael Otazu Murguialday
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Ismael Otazu Murguialday Miranda Argan jaio zen 1950ean, eta han bizi izan zen 1969ra arte; urte hartan, Antsoainera joan zen bizitzera familiarekin batera. Udalerri hartara iritsi zenetik, hainbat gizarte-talde, elkarte, eta auzo-mugimendutan ibili zen. Ezker abertzaleko militantea izaki, Herri Batasunaren hautagaitzan aurkeztu eta Antsoaingo Udaleko zinegotzi hautatu zuten 90eko hamarkadan.
Jasotzen zuen dokumentazioa gordetzeko kezkak hartaraturik, izaera politiko eta sozialeko dokumentu-bilduma garrantzitsu bat osatu zuen, Trantsizioaren lehen urteetatik gaur egun artekoa.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2018ko azaroan eman zion dokumentazioa Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Bilduma, funtsean, honako hauek osatzen dute: barne-eztabaidako dosierrak, hauteskunde-agiriak eta talde politiko eta sindikalen propaganda-agiriak, hala nola KAS, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, Jarrai, Segi edo LABekoak, baita beste gizarte-erakunde eta herri-mugimendu batzuenak ere.
Nabarmentzekoak dira Antsoaingo tokiko elkarteetako agiriak eta herri hartako hauteskundeetarako hautagaitzetakoak. Asko dira, halaber, auzo mugimenduak hasieratik gaur egun arte eginiko argitalpenak, hala nola Antsoain-popular aldizkaria, 1977tik, edo Ostoki berriena. Beste aldizkari batzuk ere badira bilduman, Otazu haien harpidedun izan baitzen, hala nola Ardi Beltza edo Kale Gorria.
Kartelen bilduma garrantzitsua eta nabarmentzekoa da oso, 1.200 ale baino gehiagokoa baita, azken hamarkadetako gatazka politiko eta sozialen lekuko.
ANTOLAKETA
301. ISMAEL OTAZU MURGUIALDAY
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK
Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.