ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/217
IZENA
Iruñeko Udal Ikastola
MUTURRETAKO DATAK
1972-2021
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Iruñeko Udal Ikastola
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Iruñeko Udal Ikastola irakaskuntza euskaraz eman zuen lehenengo zentroa izan zen. 1977/1978 ikasturtean sortu zen, euskararen egoerak kezkatzen zituen eta beren seme-alabak euskaraz ikastea nahi zuten guraso talde baten bultzadaz. Hasierako urte haietan hainbat lokal erabili zituzten eskolak emateko, besteak beste, lekaime Canossianoen eraikina, Santa Zezilia plaza, Orvinako ikastetxe publikoa, Apaiztegia, Txantreako Auzotegi elkartearen lokalak, eta azkena Irantzu Zentroa.
1979an Iruñeko Udalak Euskara Sustatzeko Udal Patronatua sortzea onartu zuen, erakunde publikoek finantzatutako euskarazko ikastetxeak sortu, sustatu, bultzatu eta kudeatzeko asmoz, baina hala ere, egoera onean ziren lokalak lortzeak arazo izaten jarraitu zuen. Gauzak horrela, 1981/1982 ikasturtean Iruñeko Udalak erabaki zuen ikastolaren kudeaketa bere gain hartzea, Euskara Sustatzeko Patronatuaren bitartekaritza alde batera utzita. Eskolak Fuerte Principe ikastetxean ematen hasi ziren, eta Antsoaingo ikastetxe publikoan ere bai, eta aldi batez, Erruki Etxean ere zenbait ikasgela hartu zituzten, izan ere, 1.100 ikasle inguru zituzten guztira. 1981ean Hegoalde ikastolan ezarri ziren, ondoren Txantreako San Benito zentroan -oraingo Bernat Etxepare ikastola- eta, azkenik, Iturrama auzoko Amaiur ikastetxean, Udalak berak eraikitako eraikinean. 2003/2004 ikasturtean hiru ikastetxe horiek Nafar Gobernuaren menpe egotera igaro ziren.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Iruñeko Udal Ikastola funtsaren dohaintza Aitor Etxartek sustatu zuen. Orain asko ez dela hildako euskaltzale hark lortu zuen ikastolaren sorreran parte hartu zuten gurasoek, irakasleek, ikasleek, politikariek eta abarrek garai zail haietatik gordeta zituzten dokumentuak ematea. Dokumentazio hori 2021eko lehenengo hiruhilekoan jarri zen Nafarroako Artxibo Garaikidearen eskura.
EDUKIA
Emandako dokumentazioan biltzen dira, gehienbat, programazioak eta unitate didaktikoak, irakasleek beraiek sortutakoak, ikasleen koadernoak, prentsako ebakinak, argazkiak, bideoak, eta beste hainbat material, informazio baliotsua ematen dutenak proiektu horren sorrera, gorabehera, arazo eta bilakaerari buruz, hasiera-hasieratik berritzailea izan baitzen, pedagogiaren ikuspuntutik.
Dohaintza hori osatzeko, protagonista horien lekukotasunak jasotzen dituzten audiobisual bat eta hainbat soinu-grabaketa egin ziren.
ANTOLAKETA
217 IRUÑEKO UDAL IKASTOLA
217.01 Sorrera eta finkapena
217.01.01 Euskarazko eskola publikoaren aurrekariak, aldarrikapena eta sustapena
217.01.02 Kartelak, eranskailuak eta argazkiak
217.01.03 Egunkari zatiak eta argitalpenak
217.01.04 Lekukotasun grabatuak
217.02 Zuzendaritza, antolaketa eta kudeaketa
217.02.02 Irakasleen koordinazioa eta irakaskuntza-proiektuan familiek izan zuten parte-hartzea
217.02.01 Proiektuak, memoriak eta balantzeak
217.03. Dokumentazio pedagogikoa
217.03.01 Unitate eta proiektu didaktikoak
217.03.02 Ikasleen lanak
217.03.03. Irakasleen prestakuntza
217.03.04 Eskola-jardueren argazkiak eta bideoak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK