es | eu

Industrias Grasas de Navarra, S.A. (INGRANASA)

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/213

IZENA

Industrias Grasas de Navarra SA (INGRANASA)

MUTURRETAKO DATAK

1958-1998

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 27 dokumentu

EKOIZLEA

Industrias Grasas de Navarra SA (INGRANASA)

ERAKUNDEAREN HISTORIA

1958an sortu zen, 1939tik martxan zegoen Aralar, Aranguren y Sarasa SL enpresaren jarraipen gisa, zeinak margarinak eta salda pastillak egiteko koipe lodiak ekoizten baitzituen.

1958. urte hartan, margarinak egitearekin, fintzearekin eta hidrogenatzearekin lotutako guztia, haien patenteak barne, “Industrias Grasas de Navarra SA” izeneko proiektu berriaren esku jarri zuten.

Aldi berean, handizkako saltegientzat olioa ekoizten hasi ziren, baita galleten eta gozoen industriara zuzendutako koipe findu eta hidrogenatuak ere. Haien produktu nagusiak Aitor oliba olioa eta Natacha margarina ziren. Produktu horien arrakastaren eraginez, instalazio berriak eraiki eta zeudenak hobetu ziren. Hala, etxean erabiltzeko olio eta margarinen ontziratzaile nagusietakoa bilakatu zen enpresa hura.

1970ean, uren hornidura aldatzeak margarinan alterazio bakteriologikoak sortu zituen eta horrek produktuaren kalitateari eta salmentei eragin zien. Egoera horri aurre egiteko, "Natacha Oro” merkaturatu zuten. 1976an, “Caldo Xoa” merkaturatu zuten, baina porrot egin zuen. Ingranasaren finantza egoera zaila zen. Ondorioz, urte horretan bertan, Koipek hartu zuen bere gain enpresa. 1979an, Koipek Industrias Muerza eskuratu zuen.

Berehala, sailak berregituratzeari ekin zion eta, handik aurrera, margarinen eta olioen saila banandu egin zuen.

Margarinen kudeaketa taldeak zuen lantegi sailaren barruan sartu zen. 1982an, Artua markako artozko margarina merkaturatu zuen; 1987an, berriz, Rocío margarina, Andaluziako merkatura zuzendua, baina bi urte geroago erretiratu zuten, salmenta bolumen txikia zuelako.

Olioen sailaren ardura Aceites Ingranasak hartu zuen. Ingranasak eta Koipek etengabeko tirabirak izan zituzten, eta, 1980tik aurrera, egiturak murrizten hasi ziren, kostuak ahalik eta txikienak izateko. 1981etik, Salgado olio enpresak kudeatu zuen (Frantziako Lesieur multinazionalaren parte zen).

1990eko hamarkadaren hasieran, Eridania/Bèguin-Say multinazionalak Lesieur enpresaren erabateko kontrola hartu zuen eta, beraz, baita Ingranasarena ere.

1997ko urrian, Unilever geratu zen margarinen merkatuarekin eta, 1998ko ekainean, Ingranasa erabat itxi eta desegin zuen.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2020ko irailean, Francisco Joaquín Aranguren Iraizozek Ingranasaren dokumentazio funtsa Nafarroako Artxibo Garaikideari eman zion dohaintzan –bere lan ibilbidearen zati handi bat enpresa horretan eman zuen–.

EDUKIA

Antolatu den dokumentazioak honako hauek biltzen ditu: enpresaren eraketari buruzko dokumentazioa, egunkari zatiak, produktuen fitxa teknikoak eta kalitatekoak eta korrespondentzia eta dokumentazio pertsonala, baita markako produktuen bilgarriak ere.

ANTOLAKETA

213. INDUSTRIAS GRASAS DE NAVARRA SA (INGRANASA)

  • 213.01 ADMINISTRAZIOA
    • 213.01.01 Enpresaren eraketa eta erregistroko dokumentuak
    • 213.01.02 Korrespondentzia
    • 213.01.03 Egunkari zatiak
  • 213.02 EKOIZPENA ETA MERKATURATZEA
    • 213.02.01 Produktuen fitxa teknikoak eta kalitatekoak
    • 213.02.02 Fabrikazio eskemak
    • 213.02.03 Produktuen diseinua
  • 213.03.- DOKUMENTAZIO PERTSONALA
    • 213.03.01 Dokumentu pertsonalak

ESKURATZEKO ETA BERREGITEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta berregiteko Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Nafarroako Artxibo Garaikidean inbentarioaren gela barneko kontsultak egiten ahalko dira.