es | eu

Hezkuntzari buruzko Lege Orokorrak 50 urte bete ditu

Hezkuntzari buruzko 14/1970 Lege Orokorra indarrean sartu eta 50 urte igaroak zirela eta, Nafarroako Artxibo Garaikideak hainbat jarduera antolatu zituen, hezkuntzari buruz dauzkan funtsak ezagutarazteko eta lege horrek izaniko eraginaren berri zabaltzeko. Izan ere, munta handiko legea izan zen irakaskuntza-sistemarako eta, orobat, hezkuntza-komunitaterako eta are eskola-eraikinetarako ere.

Horretarako, Artxibo Garaikidea harremanetan jarri zen Lege horrek bultzaturiko erreformak aplikatu eta abian jarri zituzten profesionalekin: artikulu batzuk idazteko eskatu zien, 1990era arte indarrean egon zen lege horrek eraginiko berrikuntzak, erreformak eta aldaketak, argiak eta itzalak hizpide harturik.

Idatzi haien osagarri, zenbait elkarrizketa egin dira legea abian jartzen lagundu zuten ikastetxe-zuzendari, maisu-maistra eta ikuskatzaileekin. Haiei esker, testuinguruan jarri eta baloratu egin daiteke legeak Nafarroan izan zuen garrantzia. Ikusi ikus-entzunezkoa

Artxiboak unitate didaktiko bat prestatu du DBHko 1. eta 2. mailetarako, Valle del Ebro BHIarekin eta NUPeko I-Communitas Ikerketa Institutuarekin lankidetzan prestatu ere. Unitateari esker, ikasleek aukera dute orduko planak, irakasgaiak, eskola materialak, eskola ordutegiak eta gainerakoak gaurkoekin alderatu eta ikusteko zertan diren antzekoak eta zertan desberdinak.  Unitate didaktikoa1 dokumentuak2 dokumentuak

Era berean, argitara eman dira Nafarroako Artxibo Garaikideak antolaturiko “Memoriadun paisaiak” III. Argazki Lehiaketan saritu diren argazkiak; lehiaketaren gaia, hain zuzen ere, Nafarroako eskola paisaiak izan ziren. Ikus argazkiak

Azkenik, Nafarroako Artxibo Garaikideak herritarren eskura utzi ditu Nafarroako herri aunitzetako eskola zaharren planoak, 1836 eta 1975 artekoak. 450 plano digitalizatu horiek “Artxibo Irekia” bilatzailean eskuratzen ahal dira, ESKOLA PAISAIAK eremuan.Ikus eskolen planoak