es | eu

Golem Distribución, S. L.

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/227

IZENBURUA

GOLEM DISTRIBUCIÓN, S. L.

MUTURRETAKO DATAK

1989-2020

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

152 kartel

55 diapositiba

60 dokumentu

226 espediente

75 bideo

EKOIZLEA

DIFUSORA CULTURAL CINEMATOGRÁFICA S.A. (GOLEM)

ERAKUNDEAREN HISTORIA

GOLEM DISTRIBUCIÓN 1986an jarri zen abian, Luis Puenzo zuzendari argentinarraren La historia oficial filmak izan zuen eraginari esker. Film horrek enpresa banatzailearen nortasun-ezaugarriak ezarri zituen ikusleei hurbilduta eta haien eskura jarrita mota askotako filmak, bestelako zinemagintza erakusteko. Hartara, zinema independente, kalitatezko, engaiatu eta ausart baten aldeko apustua egin zuen. Ia berrogei urteko ibilbidean, planetako txoko guztietako zernahi kultura eta errealitatetako film luzeak aurkeztu ditu.

GOLEM Distribución-ek jakin izan du askotariko kultura eta tradizioen talentua bilatzen. Hala, deskubritu ditu Ekialdeko eta Europako zinemagileak, ahaztu gabe, jakina, gure ingurukoak, hala nola Montxo Armendáriz, Julio Medem edo Imanol Uribe, besteak beste. Kalitate handiko zinema banatzeko eta talentu berriak deskubritzeko apustu horrekin segitzen du. Hartara, Maren Ade edo Maysaloun Hamoud zuzendari emakumeen edo Margarethe von Trotta edo Claire Dennis zinemagile emakume ospetsuen lana laguntzen segitzen du, hain zuzen ere GOLEM Distribución-en zuzendarien nominan daudenena.

Azken berrogei urte honetan, GOLEM Distribución-ek gure herrialdeko banaketa-katalogorik gotor eta koherenteenetako bat eratu du, kritikak eta ikusleek errekonozitutako 440 titulu baino gehiagorekin. Horrekin guztiarekin GOLEM Distribución A kategoriako jaialdietan sari-kopururik handiena erdietsi duen estatuko enpresa banatzaile bihurtu da.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa 2021eko urriaren 21ean sartu zen Nafarroako Artxibo Garaikidean, dohaintza bidez.

EDUKIA

Enpresa banatzaileak proiektatutako film luzeei buruzko dokumentazioak osatzen du funtsa. Zehazki, honako hauek ditu: administrazio-dokumentazioa duten paperezko espedienteak, publizitate-materiala, fitxa teknikoak, gidoiak, azpitituluak, fotogramak (paperean inprimatuak, edo argazki-paperean, edo lomografiak), prentsa eta aldizkariak. Filmen kartelak, filmen fotogramak dituzten diapositibak eta, azkenik, VHS zintak ere badaude.

ANTOLAKETA

227 DIFUSORA CULTURAL CINEMATOGRÁFICA S.A. (GOLEM)

  • 227.01 Administrazio-kudeaketa
    • 227.01.01 Administrazio-kudeaketa
  • 227.02 Filmen ekoizpena eta banaketa
    • 227.02.01 Filmen ekoizpena eta banaketa

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsultatu daiteke.

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN-UNITATEAK

ARGITALPENEI BURUZKO OHARRA