es | eu

Germán Sánchez Espeso

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/208

IZENBURUA

Germán Sánchez Espeso

MUTURRETAKO DATAK

1929-2020

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 200 dokumentu
  • Marrazki 1

EKOIZLEA

Germán Sánchez Espeso

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Idazle nafarra da; Iruñean jaio zen 1940ko urtarrilaren 22an. 1957tik 1968ra bitartean jesuiten ordenakoa izan zen, eta hartan Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen. Telebistako teknika eta teoriari eta zineari buruzko ikastaro asko egin ditu. Telebistako errealizadore titulua du. Iowako Unibertsitateko International Writing Program-eko kidea da.

1978an Nadal saria eman zioten “Narciso” eleberriagatik. 1985ean Plaza&Janés Nazioarteko Eleberri Sarirako finalista izan zen, “En las alas de las mariposas” eleberriarekin.

Madrilgo La Prosperidad auzoko Herri Eskolan aritu da eskolak ematen, eta zenbait literatur solasalditan parte hartzen du.

Argitalpenak:

  • Experimento en Génesis (1967)
  • Síntomas de Éxodo (1969)
  • Laberinto Levítico (1972)
  • De entre los números (1978)
  • Narciso (1979)
  • ¡Viva el pueblo! (1981)
  • Paraíso (1981)
  • La reliquia (1983)
  • Baile de disfraces (1984)
  • Pollo frío en la nevera (1984)
  • En las alas de las mariposas (1985)
  • El corazón del sapo (1986)
  • La mujer a la que había que matar (1991)
  • No dejéis el cuchillo sobre el piano (2000)
  • New York Shitty (2004)
  • La rana en el nenúfar (2016)
  • Clítoris (2017)
  • Si volvemos a vernos, llámame Gwen (2019)
  • Estudio para una apoteosis de los ángeles caídos (2019)

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2019ko uztailean, egileak Nafarroako Artxibo Nagusiari eman zion dokumentazioa, eta hortik Nafarroako Artxibo Garaikidera bidali zen.

EDUKIA

Funtsak bere lanen eskuizkribuak biltzen ditu, argitaragabeak zein argitaratuak, baita korrespondentzia pertsonala, prentsa ebakinak, sariak eta aintzatespenak, argazkiak eta egilearen marrazkiak ere. Dohaintza irekia da, eta egilearen egungo literatura-ekoizpenarekin osatzen joanen da.

ANTOLAKETA

208. GERMÁN SÁNCHEZ ESPESO

  • 208.01. DOKUMENTU PERTSONALAK
    • 208.01.01 Dokumentu pertsonalak
  • 208.02. PRESTAKUNTZA JARDUERA
    • 208.02.01 Prestakuntza jarduera
  • 208.03 SORMEN JARDUERA
    • 208.03.01 Sormen jarduera
  • 208.04 LANBIDE JARDUERA
    • 208.04.01 Idazle
    • 208.04.02 Irakasle
    • 208.04.03 Lanbide jardueraren aitorpena
    • 208.04.04 Egilearekin lotutako lanak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa eta Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario