es | eu

Fernando Hualde Gállego

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/7/305

IZENBURUA

Fernando Hualde Gállego

MUTURRETAKO DATAK

1963-2020

DESKRIBAPEN MAILA

Bilduma

BOLUMENA

  • 260 aldizkako argitalpen
  • 316 kartel

EKOIZLEA

Fernando Hualde Gállego

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Fernando Hualde Gállego Iruńean sortu zen 1961. urtean. Liburu, lan, erreportaje eta hitzaldi ugari egin ditu Nafarroako ondare historiko, etnografiko eta dokumentalari buruz. Kultur aholkularia da hainbat komunikabidetan eta proiektu museografiko eta ibilbide turistikoen egilea Nafarroako hainbat herritan. Nafarrokoa Gobernuaren Nafarroako Kultura Ondare Immaterialaren Inbentariorako proiektuan parte hartzen du eta Izabako Kultur Ondare Immaterialaren Inbentarioria garatzen ari da. Hainbat kultur elkarteren bazkidea eta kolaboratzailea da, eta era askotako kultur ekitaldiak bultzatzen ditu: Erronkariko Jantzien Eguna, almadiazainen omenaldiak edo Fabako Erregearen jaia.  1990ean Vianako Printzea Sarirako hautagai izan zen.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2020ko ekainean, lehen dohaintza eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari, eta gerora ere dohaintza gehiago eginen ditu.

EDUKIA

Alderdi politiko, sindikatu, kultura-elkarte eta herritar-mugimendu ugariren hirurehun kartel baino gehiago eta barne-buletin anitz, Frankismoaren azken urteetatik gaur egun artekoak: hagitz lagungarriak dira testuinguruan kokatu eta ulertzeko zer gertatu zen XX. mendearen bigarren erditik aurrera Nafarroako gizartean.

ANTOLAKETA

305. FERNANDO HUALDE GÁLLEGO

  • 305.01 Propagandarako materialak (kartelak)
  • 305.02 Buletinak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Uneotan  Artxibo irekian  eskuragarri daude 2000. urtekoak baino lehenagoko kartelak.

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.