es | eu

Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Santa María la Real Elkartea

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/207

IZENBURUA

Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen “Santa María la Real” Elkartea

MUTURRETAKO DATAK

1967-2020

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 122 dokumentu
  • 1 espediente
  • 1 liburu

EKOIZLEA

Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen “Santa María la Real” Elkartea

ERAKUNDEAREN HISTORIA

“Asociación Provincial de Amas de Casa de Navarra” elkartea 1967ko irailaren 5ean sortu zen, helburu zituela etxekoandreen interesen defentsa egitea eta haiendako interesekoak izan zitezkeen gaiak ukitzen zituzten erakunde ofizial edo hezkuntza erakundeekin lankidetzan aritzea. Ondoren, helburu horiek zabaldu eta barne hartu zituzten kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa eta emakumearen eta haren familiaren sustapena. San Adriango, Zangozako, Lodosako, Sartagudako, Mendabiako eta Erriberriko toki ordezkaritzak ere sortu ziren, eta Nafarroa osoan 4.000 bazkide baino gehiago izatera iritsi ziren.

Elkarteak parte hartzen zuen emakumeak prestatzeko antolatzen zen guztian, kontsumo-bileretan, arbitraje-batzordeetan, Osasun Kontseiluan, Iruñerriko Mankomunitatean eta abarretan. Antolatzen zituen “Kontsumitzaileari informazioa emateko jardunaldiak”, asteroko hitzaldiak eta hainbat ikastaro urte osoan zehar, laguntza eta aholkularitza lan handia eginez.

Elkartean eta Zuzendaritza Batzordean belaunaldi aldaketarik ez izateak, dirulaguntzak murrizteak eta elkartekideen kopurua jaisteak ekarri zuten Iruñeko ordezkaritza desegitea 2018ko ekainean. Lodosako, San Adriango, Sartagudako, Mendabiako eta Erriberriko tokiko ordezkaritzek aurrera egitea erabaki zuten, eta une horretatik aurrera Erriberriko ordezkaritzak du lehendakaritza. Elkarteko lehendakari María Luisa Larramendik 2019ko irailean eman zuen funts hau.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko martxoaren 13an egindako bileran, erabaki zuen Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematea Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen “Santa María la Real” Elkarteari, ekarpen handia egin baitu emakumeen eskubideen defentsan, emakumearen duintasun sozialean eta emakumeek gizartean izan beharreko parte-hartzea aldarrikatzen.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2019ko irailaren 5ean, elkarteko azken lehendakariak, Mª Luisa Larramendik, dokumentazioa duten bi kutxa entregatu zituen.

EDUKIA

Funtsak jasotzen ditu aktak, estatutuak, jarduerei buruzko txostenak eta egoitzaren salerosketaren hainbat eskritura, eta halaber, hainbat erakunde eta kontsumitzaile elkarterekin egindako hitzarmenak.

ANTOLAKETA

207. NAFARROAKO ETXEKOANDRE, KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEN “SANTA MARÍA LA REAL” ELKARTEA

  • 207.01 Zuzendaritza eta administrazioa
  • 207.02 Jarduerak
  • 207.03 Ikus-entzunezko grabazioak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario