es | eu

Emakumeak eta Agiriak

2019. urtean zehar, Administrazioaren Artxiboak zenbait jarduera-ildo abiarazi zituen, besteak beste, Emakumeak eta agiriak izenekoa, Artxiboan gordetako dokumentazioa emakumezkoen mundua ikertzeko iturri baliotsua izan daitekeela ohartarazteko.

 Izen ere, agiri horiek Nafarroa garaikideko emakumeen lan-baldintzen eta egoera sozial eta ekonomikoen lekuko dira, eta, askotan, lekuko bakarrak. XIX. mendearen hasieraz geroztiko iraultza ekonomiko eta politikoek Mendebaldea astindu zuten, eta berrikuntza sozial hartan emakumea protagonista izan zen, eta hala da oraindik ere. Jarduera industrial eta zerbitzu jakin batzuetan (hezkuntza, osasungintza...) lanean hasi ziren emakumeak, kopuru handietan batzuetan, eta, hortaz, gero eta toki handiagoa eskuratu zuten plaza publikoan: haietako batzuk gailendu ere egin ziren enpresaburu gisa edo beren lanbideetan, baita mugimendu kultural edo politikoetako buruzagitzetan ere. Hori guztia oparo islatu zen dokumentazio publiko eta pribatuan, eta orain Artxiboa da agiri horien gordailuzaina.   

Artxiboak hainbat testu argitaratu zituen, gordailuetan dauzkan agiri eta espediente administratiboei buruzko informazioarekin: balio handikoak izan daitezke emakumeek esparru sozioekonomiko eta kulturaletan azken mendean izan duten presentziari buruzko azterketa egiteko.

Testuen aurkibidea

Emakumeak eta Agiriak