ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/211
IZENBURUA
EMAGIN ELKARTEA
MUTURRETAKO DATAK
1973-2015
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Emagin (Emakumearen inguruko ikerkuntza sustatzeko elkartea)
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Emagin (Emakumearen inguruko ikerkuntza sustatzeko elkartea) 2003an sortu zen, urtebete lehenago hasitako Euskal Herriko Bilgune Feminista proiektuaren barrenean.
Estatutuetan espiritu kritiko feminista sustatzen duen elkarte gisa definitzen da, eta eraldaketa soziala lortzea du helburu prestakuntzaren, ikerketaren, dokumentazioaren eta ekoizpenaren bidez.
Era berean, estatutu horietan adierazten denez, egungo sistema “kapitalista, inperialista eta heteropatriarkala”ren eraldaketa lortzeko eta “Euskal Herri feminista” sortzeko, Emaginek zenbait eremu estrategikotan jarduten du “borroka feministaren subjektu politiko sendo bat” ezartzeko, patriarkatuak izan dituen ondorioak eta bilakaera agerian jarriz eta historian zehar feministak egindako ekarpenak erakutsiz.
Mugimendu feministaren ezagutza bultzatzeko, ireki zuen ikerketa, prestakuntza eta dokumentazio zentro bat, informazioa bildu, ikerketa lanak sustatu eta eztabaidak zein gogoetarako guneak antolatzeko, teoria feministak eta ildo horretan lan egiten duten gizarte ekimenak ugaritu diren une honetan.
Emaginek “ekimen horien guztien sare izanen den eta horien artean aliantzak sortuko dituen elkartea izan nahi du… ezagutza feminista herritarren zerbitzura jarri nahi du, teoriaren eta praktikaren arteko arrakala murrizteko... sistema patriarkalarekin amaitzeko eta aukeren berdintasuna eta justizia soziala gauzatzeko”.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2020ko martxoan, erakundeak dokumentuen funts bat eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari. Funts horretan sartzen dira beste erakunde batzuenak, hala nola Nafarroako Koordinakunde Feminista, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Emakumeen Asanbladak, Aizan!, Egizan, Euskal Herriko Bilgune Feminista, emakume feminista lesbianen plataformak, Plazandreok, EHGAM eta tokiko talde ugari.
EDUKIA
Emakumeen eskubide, borroka eta aldarrikapenekin zerikusia duten dokumentu eta material grafikoak dira, besteak beste, enplegurako eskubidea, abortua, indarkeria sexista, autodefentsa, sexu-aniztasuna, berdintasunezko jaiak, norberaren gorputzerako eskubidea, jardunaldi feministak edo gay eta lesbianen mugimenduak, XX. mendeko 70eko hamarkadaren amaieratik gaur egun arte.
ANTOLAKETA
211. EMAGIN ELKARTEA
211.03 ARGITALPENAK
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK
Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsultatu daiteke.