es | eu

Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN)

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/216

IZENBURUA

Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN)

MUTURRETAKO DATAK

1995-2011

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

253 dokumentu

2 kartel

EKOIZLEA

Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN)

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN) zentro eskuineko alderdi politiko bat da, 1995eko apirilaren 10ean sortua, Unión del Pueblo Navarrotik bereizita. Nafarroako herritarren partaidetzarako bidea izan nahi du, eta haren helburua da aipatu herritarren borondatea osatzen laguntzea indarrean dagoen legeriarekin bat. Alderdiko gazteen erakundeari Jóvenes Demócratas de Navarra-Nafarroako Gazte Demokratak deritzo.

Bere estatutuen arabera, honako xede hauek ditu:

. Proiektu politiko demokratiko bat eratzeko tresna izatea

. Nafarrek prestakuntza eta parte-hartze politiko aktiboa edukitzeko bide izatea.

. Proiektu politiko demokratikoaz eta haren estrategia politikoaz hausnartzeko eta horiek etengabe berritzeko instantzia gisa jardutea.

. Botere politikoa eskuratzea, bereziki, erakundeetan parte hartuz, horrela bere proiektua gauzatzeko.

. Iritzi publikoan etengabe eragitea, eta akuilatzea herritarrek nahiz talde sozialek parte hartu dezaten, errespetatuz Nafarroako gizarteak bere etorkizunaren eraikuntzan izan beharreko protagonismoa.

. Erakunde publikoetan dituen ordezkariei orientazioa eta babesa ematea, eta haiek kontrolatzea.

. Nafarroak komunitate politiko berezi gisa duen identitatea defendatzea.

2011ko ekainaren 2an, hauteskundeetako emaitzak oso txarrak izan zirelarik, afiliatuen bi herenak erabakia hartuta, Batzarrak alderdia desegin zuen.

Bere estatutuen 12. artikuluaren arabera, Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN) alderdiak honako organo hauek ditu:


1- Partaidetzako eta erabakiak hartzeko organoak:

- Batzarra

Alderdian ordezkaritza gorena duen organoa da. Normalean, urtean behin biltzen da. Lau urtean behin, Batzarra Kongresu gisa elkartzen da. Afiliatu guztiek eratzen dute. Kudeaketa-batzorde batek zuzenduko du alderdia, harik eta alderdia eratzeko Kongresua egin arte. Kongresu hori amaitutakoan, Kudeaketa-batzordeak bere egiteko guztiak utziko ditu, eta bere kudeaketari buruzko txostena eta alderdiaren balantze ekonomikoa aurkeztuko ditu.

- Tokiko eta eskualdeetako batzordeak

Alderdiak udalerri bakoitzean dituen ordezkaritza eta zuzendaritzako organoak dira. Autonomoak dira alderdiaren antolakuntzaren barruan eta, horregatik, beren erregelamendua ezarriko dute. Udalerriko afiliatu guztiek osatzen dute. 

- Kontseilua

Alderdiak batzarren artean duen organo erabakitzaile gorena da. Hilero elkartzen da, uztailean, abuztuan eta abenduan izan ezik. Haren kideak dira alderdiko lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria, Kabinete Betearazleko kideak eta Batzarrak hautatutako berrogei kide. 


2- Kontsulta-organoak:

- Sektoreak

Parte-hartu, eztabaidatu eta azterlanak egiteko organoak dira, eta haietan edozein afiliatu aritu daiteke. 2000. urtetik aitzina, honako hauek dira:

  1. Ekonomia, Ogasuna eta Europa
  2. Industria eta Enplegua
  3. 3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa-garapena
  4. 4. Osasuna
  5. 5. Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteria
  6. 6. Toki administrazioa
  7. Ingurumena, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza
  8. Herrilanak, Garraioak eta Komunikazioak
  9. Gizarte Ongizatea, Adinekoak eta Aukera-berdintasuna
  10. Merkataritza eta Turismoa

3– Organo betearazleak:

- Kabinete Betearazlea

Alderdiko organo betearazlea da. Haren kideak dira alderdiko lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria, eta Batzarrak hautatutako hamar kide, inongo kargu publikorik ez dutenak. Gutxienez ere hamabostean behin bilduko da eta barne-araudi bat ezarriko du bere funtzionamenduari begira. Alderdiko idazkariaren egitekoak izanen dira Kabinete Betearazleko, Kontseiluko eta Batzarreko idazkaritza-lanak.

- Lehendakaria

Lehendakariak alderdiaren ordezkaritza izanen du alor politiko, sozial eta juridikoetan. Batzarrak hautatuko du eta ez du estatutuetako bateraezintasunen eraginik izanen. 

- Lehendakariordea

Lehendakaria ordeztuko du, hura ez dagoenean.

- Idazkaria

Kabinete Betearazleko, Kontseiluko eta Batzarreko idazkaritza-lanak izanen ditu bere gain, baita alderdiaren zerbitzuko teknikak eta kudeaketa ere. Batzarrak hautatuko du eta ez du estatutuetako bateraezintasunen eraginik izanen.

- Hauteskunde-batzordea

Alderdiaren hauteskunde-zerrendak proposatzeko eskumena duen organoa da. Haren kideak dira dagokion Batzarrak hautatutako zerrenda-burua, alderdiko lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria eta, Iruñearen kasuan, Tokiko Batzordeko koordinatzailea eta idazkaria. Bere erregelamendua izan du araudi.

- Berme eta Arbitraje Batzordea

Convergencia de Demócratas de Navarrako kide anitzeko organo betearazle bat da, eta hari dagokio honako alderdi hauek zaintzea: alderdiaren funtzionamendu demokratikoa, afiliatuen eskubideekiko begirunea, estatutuen eta erregelamenduen kontrakoak izan daitezkeen jarduketen kontrola, eta alderdiaren aurrekontua betearaztean atxiki beharreko garbitasuna eta gardentasuna.
Haren kideak izanen dira koordinatzaile bat, idazkari bat eta Batzarrak hautatutako hiru lagun, eta bere erregelamendua izanen du.

2000 arte bereizirik funtzionatu zuten Bermeen Batzordeak eta Arbitrajearen Batzordeak, baina urte horretan alderdiaren Erregelamendua aldatu zen eta batzorde bakarra osatu zuten biek.


4- Ekintza instituzionaleko organoak:

- Parlamentu-taldea

Talde horretako kide dira, batetik, alderdiko parlamentari hautetsiak, Nafarroako Parlamentuko kideak direnak, eta, bestetik, Nafarroako Gobernuko kideak, parlamentariak ez izan arren alderdiak izendatu dituenak. Parlamentu-taldeak bere erregelamendua idatziko du, eta hartan zehaztuko bere barne antolamendua.

- Udal taldeak

Talde horietako kide izanen dira, batetik, zinegotzi hautetsiak, beren herriko udaleko kideak direnak, eta, bestetik, Tokiko Exekutiboaren koordinatzailea eta idazkaria, halakorik badago. Kontseiluak onetsiko du udal taldeen erregelamendua eta hartan zehaztuko haien barne antolakuntza.

 

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2011ko urrian, Juan Cruz Allik, Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN) alderdiko ohorezko lehendakariak dokumentazioa eman zion Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari. 2021eko apirilaren 21ean, dokumentazioa Nafarroako Artxibo Garaikidera eraman zuten, antolatzeko, deskribatzeko eta bertan gordetzeko.

EDUKIA

Alderdiko zuzendaritza eta funtzionamendu organoen estatutuak eta barne-erregelamenduak. Kongresuetan eztabaidatu diren txosten politikoak, ideologikoak eta estatutu-txostenak. Alderdiko afiliatuen eta bajen zerrendak. Hautagai-zerrendak (tokiko hauteskundeak, autonomikoak, orokorrak eta Europakoak). Kanpainetako hitzaldiak, prentsa-oharrak. Alderdiko gobernu eta funtzionamenduko organoen aktak

ANTOLAKETA

216 CONVERGENCIA DE DEMÓCRATAS DE NAVARRA (CDN)

  • 216.01 GOBERNU-ORGANOAK ETA FUNTZIONAMENDUA

    • 216.01.01 Batzorde Kudeatzailea

    • 216.01.02 Batzar Orokorra eta Kongresua

    • 216.01.03 Tokiko eta Eskualdeetako Batzordeak

    • 216.01.04 Kontseilu Politikoa

    • 216.01.05 Kabinete Betearazlea

    • 216.01.06 Berme eta Arbitraje Batzordea

    • 216.01.07 Lehendakaritza

  • 216.02 PARTAIDETZAKO ORGANOAK

    • 216.02.01 Sektoreak

  • 216.03 EKINTZA INSTITUZIONALEKO ORGANOAK

    • 216.03.01 Nafarroako Gobernua

    • 216.03.02 Foru Parlamentu-taldea

  • 216.04 HAUTESKUNDEETAKO ETA HEDABIDEETAKO PARTE-HARTZEA

    • 216.04.01 Hauteskundeetako parte-hartzea

    • 216.04.02 Prestakuntza jarduera

    • 216.04.03 Informazio jarduera

      ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

      Libre eskuratzeko modukoak izanen dira bakar-bakarrik Kongresuetako txostenak eta alderdiko organoen barne-erregelamenduak. Gainerako dokumentazioa (datu pertsonalak dituena) ikustea murriztuta egonen da.

      DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

      Inbentarioa