es | eu

Chocolates Iraizoz

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/212

IZENA

Chocolates Iraizoz

MUTURRETAKO DATAK

1836-1978

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 37 dokumentu

EKOIZLEA

Chocolates Iraizoz

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Familia enpresa honen jatorria 1836an dago. Garai hartan, Juan Antonio Iraizozek Iruñeko Udaleko Industria Jardueren Erregistroan Bolserias kaleko 1.ean kokatutako “Kandelategi eta denda” baten izen ematea egin zuen. 1838an, negozioa Mercaderes kaleko 2.era eraman zuen eta izen ematea berriz egin, “Txikizkako kandelategi eta txokolategi” gisa.

1860an, haren seme Pío Dionisio Iraizoz Aldazek hartu zuen bere gain familiaren negozioa kudeatzeko ardura, 1879ra arte. Orduan, bere semeetako baten esku geratu zen, Ulpiano Iraizoz Mina adingabearen esku, eta orduan, “Viuda de Iraizoz e Hijo” izena jarri zioten. Semeak, txorrotako uraren eta argindarraren instalazioa baliatuz, kandelategi eta gozotegiko instalazioak handitu eta modernizatu zituen eta, hala, ekoizpena ere areagotu zuen.

Kultu liturgikorako kandelez gain –Iruñeko parrokia gehienei hornitzen zizkieten–, almendrazko pastak, bolaoak, turroi gorria eta girlatxeak, mazapanak, aingirak, errege erroskak eta San Blas opilak egiten zituzten. Ekoizpen osoa beheko solairuan jarritako dendan saltzen zuten.

1939an, gerraondoko bizi baldintza gogorren eraginpean, Ulpiano Iraizozek txokolategintzako lantegia Navarrería kaleko 19.era eraman eta ekoizpena mekanizatu zuen. Horretarako, kakaoaren eta fruitu lehorren txigorgailu bat, azalak kentzeko makina bat, bi ataleko kakao errota bat, nahasgailu bat, fingailu bat, dosifikagailu bat eta bere marka zuten molde trokelatuak jarri zituen.

Joaquina Iraizoz Bartolomék, aurrekoaren alabak, hartu zuen bere gain familiaren negozioa 1950etik aurrera. “Chocolates Iraizoz” deitu zion eta “Hijos de U. Iraizoz” azpi-izena erantsi zion 1954tik aurrera. Industria jarduera zabalduz gozokiak egiten hasi zen eta gozogintzako produktuen kopurua handitu zuen, negozioari eutsi eta lehiari aurre egiteko helburuarekin. Arrazoi beragatik, 1960an lantegia berregituratu zuen. Makina berriak sartu, txokolatea egiteko prozesua modernizatu eta salmenta sarea berrantolatu zuen. Baina neurri horiek esperotako emaitza eman ez zutenez, 1965ean txokolate eta kandelen industria jarduera itxi egin zuten. Nafarroako Blanca kaleko dendak bakarrik jarraitu zuen martxan, 1978an behin betiko itxi zuten arte.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2020ko irailean, Francisco Joaquín Aranguren Iraizozek bere familiaren enpresaren dokumentazioa Nafarroako Artxibo Garaikideari eman zion dohaintzan.

EDUKIA

Emandako dokumentazioak honako elementu hauek biltzen ditu, nagusiki: finantza eta kontabilitatearekin lotutako agiriak, patenteen diseinu eta merkaturatzearekin lotutakoak eta enpresako produktuen bilgarriak.

ANTOLAKETA

212. CHOCOLATES IRAIZOZ

212.01 ADMINISTRAZIOA

  • 212.01.01 Korrespondentzia

212.02 EKONOMIA ETA FINANTZEN KUDEAKETA

  • 212.02.01 Finantza arloko dokumentazioa
  • 212.02.02 Zergen arloko dokumentazioa

212.03 EKOIZPENA ETA MERKATURATZEA

  • 212.03.01 Patenteak
  • 212.03.02 Produktuen irudia

212.04.- FAMILIAREN DOKUMENTAZIOA

  • 212.04.01 Familiaren dokumentuak

ESKURATZEKO ETA BERREGITEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta berregiteko Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Nafarroako Artxibo Garaikidean inbentarioaren gela barneko kontsultak egiten ahalko dira.