es | eu

Batzarre

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/220

IZENBURUA

Batzarre

MUTURRETAKO DATAK

1976-2020

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

140 dokumentu

32 Espediente

14 Aldizkako argitalpenak

EKOIZLEA

Batzarre

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Batzarre Nafarroako Foru Komunitateko alderdi politiko bat da, 1987an hauteskundeetarako hautagai-zerrenda gisa sortua.

Estatutuen arabera, Batzarreren helburua da “demokratikoki laguntzea herritarren borondate politikoaren eraketan, bai eta sustatzea ere parte har dezaten ordezkaritza erakunde politikoetan, kasuan kasuko hauteskundeetan hautagaitzak aurkeztu eta babestearen bidez. “Balio errepublikano eta laikoen defentsa... ezker berrituaren eraikuntza, dogma zaharretatik urrun, gizarte ireki eta askotarikoa sustatzen duena, demokrazia partizipatiboan, justizian, askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritua, edozein zapalkuntza motaren aurkakoa eta jarrera aktiboa duena giza eskubide guztien erabateko defentsan”. Horiek ditu xede espezifikoak.

Bat egitearen eta ordeztearen bidez, Nafarroan frankismoaren amaieratik izandako beste talde politiko batzuen ondorengoa da: Liga Komunista Iraultzailea, Euskadiko Mugimendu Komunista, Iraultza Taldeak, Hautsi, Kemen, ESK-CUIS, Auzolan, Nafarroako Koordinakunde Feminista, Komite Internazionalistak, Kakitzat eta beste herri mugimendu anitz. Euskal Autonomia Erkidegoko Zutik elkartearen jatorriari lotuta dago.

Alderdiaren antolaketa, funtzionamendu-arauak eta jarduera printzipio demokratikoetan oinarritzen dira, Konstituzioan eta indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera.

Alderdiaren kide anitzeko organoak Batzar Nagusia, Kontseilu Politikoa, Koordinakundea, Berme Batzordea eta Kontuen Batzordea eta Tokiko Batzarrak dira. Pertsona bakarreko beste kargu hautagarri batzuk izanen dira alderdiko lehendakaria, idazkaria eta ekonomia- eta finantza-arduraduna. Alderdiaren organoak eta karguak lau urtean behin berrituko dira, eta Batzar Nagusiak edo Kontseilu Politikoak hautatuko ditu.

Batzar Nagusia erabakiak hartzeko organo gorena da, eta afiliatu eta jarraitzaile guztiek osatzen dute; gainera, Koordinakundearen edo Kontseilu Politikoaren interesekotzat jotzen diren pertsonak ere bertaratzen ahalko dira. Organo horrek honako ahalmen hauek ditu, besteak beste: alderdiaren koordinatzaileak egindako lanaren inguruan prestatutako testuaren eztabaida eta hausnarketa, baita izaera sozialari, politikoari eta balioei buruzko ideiak eta proposamenak ere. Halaber, honako hauek dagozkio: Batzarrean aurkeztutako gaiei buruzko eztabaida irekia eta erabaki-bozketa, Estatutuak aldatzeko proposamenak, Kode Etikoa aldatzeko proposamenak onartzea, edo koordinatzailea, Kontseilu Politikoa eta Lehendakaritza hautatzea, besteak beste.

Koordinakundea zuzendaritza-organo gorena da Kontseilu Politikoak egiten diren bitartean. Hamabostean behin biltzen da, eta hamar kidek edo gehiagok osatzen dute. Ohiko Batzar Orokorrak hautatzen ditu, kargurako aurkezten diren afiliatuen artetik.

Bozeramaileak hautatzeaz, gizarte-jarduerak zuzentzeaz eta kudeaketa ekonomiko eta administratiboa egiteaz arduratzen den organoa da; lantaldeen jarduera koordinatzen du, haien jarduerak babesten ditu, informazioa eta lankidetza trukatzen laguntzen du, Batzar Nagusiaren eta Kontseilu Politikoaren erabakiak gauzatzen ditu, Kontuen Batzordeak bidalitako urteko kontuak formulatzen ditu eta Kontseilu Politikoak onar ditzan aurkezten ditu, afiliazioak edo idazkaritza politikoaren bilerak aukeratzen ditu, eta, horrez gain, Batzorde Politikoaren batzarrak eta bilerak egiten ditu.

Kontseilu Politikoa zuzendaritza-organo gorena da Batzar Nagusiak egiten diren bitartean. Gutxienez hogei kide ditu, kargurako aurkezten diren afiliatuen artetik Ohiko Batzar Orokorrak hautatutakoak gehi Koordinakundeko kideak. Honako eginkizun hauek ditu: Batzar Nagusia antolatzea, dokumentu garrantzitsuak, aurrekontuak eta urteko kontuak onartzea, estatutuen behin-behineko aldaketak egitea, Berme Batzordea eta Kontu Batzordea hautatzea, eta arduradun ekonomiko-finantzarioa ere bai.

Berme Batzordea osatuko dute kargua lau urtez betetzeko aurkeztutako afiliatuen artetik Kontseilu Politikoak aukeratutako hiru kidek. Afiliazio-eskubideen defentsaz arduratuko da, erakunde osorako irizpen lotesleak ematen ditu bere irizpenaren pean jartzen diren gaiei buruz, eta, gainera, alderdiaren organoek hartutako erabakien aurkaratzea ebazten du, besteak beste.

Kontu Batzordea osatzen dute Kontseilu Politikoak lau urterako aukeratutako hiru kidek. Besteak beste, honako eginkizun hauek ditu: alderdiaren eragiketa ekonomikoak gainbegiratzea eta kontrolatzea, koordinatzaileari kontuak bidaltzea, aurrekontuak behin-behinean onartzea edo alderdiaren urteko kontuak onartzea.

Afiliazioz eta jarraitzaileez osatutako tokiko batzarrak subiranoak dira herriko hauteskunde-zerrendak antolatzeko eta egoki iritzitako hauteskunde-aliantzak erabakitzeko.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2020ko maiatzaren 28an, alderdi politikoak esku-orrien, panfletoen, kartelen eta aldizkako argitalpenen lehen dohaintza eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari. Dohaintza hori dokumentazioaren lekualdaketa antolatzeko lanek aurrera egin ahala osatuko da. Fernando Hualde da, alderdi politiko horrek izendatu duena funtsaren azaleko inbentarioa egiteko, bai eta behar bezala instalatzeko ere, artxiboaren kontserbazio-egoera, magnitudea eta edukiak ikusita.

EDUKIA

Lehen dohaintza hori, funtsean, Batzarreren oinordeko diren talde politiko eta kolektiboen esku-orrietan, panfletoetan, karteletan eta aldizkako argitalpenetan datza.

ANTOLAKETA

220. BATZARRE

  • 220.01 Jarduerak 
    • 220.01.01 Esku-orri eta panfletoak
  • 220.02 Argitalpenak
    • 220.02.01 Monografiak eta eztabaidarako dokumentuak
    • 220.02.02 Aldizkako argitalpenak
  • 220.03 Propagandarako materialak
    • 20.03.01 Kartelak eta eranskailuak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentarioa dago Nafarroako Artxibo Garaikidean, eta bertako aretoan kontsulta daiteke.