ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/202
IZENBURUA
Aralar Alderdi Politikoa
MUTURRETAKO DATAK
2002-2018
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Aralar Alderdi Politikoa
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Barne-araudiaren 1. artikuluaren arabera, Aralar “euskal mugimendu politiko eta soziala da, helburu duena Euskal Herrian indarrean dagoen sistema politikoa sistema politiko berri bihurtzea, justizian, berdintasunean, elkartasunean, demokrazian eta askatasunean oinarritua, euskal herriaren eta bere kulturaren iraupena eta garapena bermatuko duena, Europako proiektu bateratuan integratutako nazio subirano baten esparruan”. Aralar eratzeko ekitaldia 2001eko irailaren 29an egin zen, Altsasun. Alderdi politikoa 2002ko ekainean sortu zen, baina 2000ko abuztuaz geroztik Aralar Korrontea eratu zen: ezker abertzaleko zuzendaritzak borroka armatuari buruz zeuzkan jarrera eta jarduerak kritikatzen zituen jendea bildu zen korronte horretara. Aralarren ustez, indarkeriak zilegitasuna izateari utzia zion eta ezker abertzalearen ekintza politikoa mugatzen zuen. Aralar alderdi politikoak bere burua euskalduntzat, demokratikotzat, independentistatzat, sozialistatzat eta internazionalistatzat hartzen du, eta bere eginkizun politikoaren funtsezko helburutzat hartzen du printzipio horren araberako Euskal Herria lortzea, gizarte eta nazio askapenerako aldarrikapen historikoarekin bat datorrena. Haren jarduketa eremua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde historikoak dira. Iruñean du egoitza soziala, eta badauzka bere ikur, anagrama, sinbolo eta markak, bai eta barne-araudi bat ere. Barne-araudi horrek, erakundearen printzipio eta xedeez gain, honako hauek arautzen ditu: antolakuntza-egitura, barneko eta erakundeetako ordezkaritza politikoa, administrazio ekonomikoa, afiliazioa eta diziplina-araubidea.
2017an, zuzendaritzak aho batez erabaki zuen alderdia desegin zedin eta militanteak, hala nahi izanez gero, EH Bildun sar zitezen, helburu hauek lortutzat jo zituelako: ezker abertzaleak giza eskubide guztiak defendatzea, barne-demokrazia hobetzea eta barne-korronteak onartzea. Proposamena txosten politiko batera bildu zen, eta ordezkarien % 92 alde zeudela onetsi zen, Iruñean 2017ko abenduaren 2an eginiko VII. kongresuan.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Dokumentazioa 2018ko ekainean sartu zen Nafarroako Artxibo Garaikidean, hainbat euskarri eta formatutan.
EDUKIA
Batez ere, talde politikoaren kanpainetako txostenak, estatutuak, jarduera-ildoak eta dokumentazio grafikoa (panelak, pankartak, banderatxoak…).
ANTOLAKETA
202. ARALAR ALDERDI POLITIKOA
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK