es | eu

Antonio Álvarez Agós

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AACF/6/302

IZENBURUA

Antonio Álvarez Agós

MUTURRETAKO DATAK

1985-2013

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

  • 302 espediente

EKOIZLEA

Antonio Álvarez Agós

ERAKUNDEAREN HISTORIA

Antonio Álvarez Agós Iruñean sortu zen 1951. urtean.

Ume-umetatik jakin-min handia izan zuen bere sorterriko bazterrak ezagutzeko. Aurkikuntza horiek, hasieran, pinturan islatu zituen eta, gero, argazkigintzan.

Hala, argazkigintza eta Nafarroa bere bi pasio nagusiak bihurtu ziren, eta, ondorioz, hamaika aldiz zeharkatu zuen Nafarroa, bertako paisaien aniztasunaren eta ondarearen aberastasunaren bila. Gizakiak historian zehar utzi duen aztarna islatua ikus daiteke herrien aniztasunean, jendearen ondarean, bizitzaren egunerokotasunean, ohituretan, folklorean eta tradizioan, eta horretan zentratu zituen bere interesa eta kameraren objektiboa.

Haren ametsa bilduma-liburu bat argitaratzea zen. Nahiz eta onartzen zuen badaudela lan asko Nafarroako kultur aberastasun handia biltzen dutenak, uste zuen beti badela aukera ikuspegi berriak dituzten lanak gehitzeko. Nolabait ere, bera lan horietan jasotako ezagutzaz baliatu zen bezala, beste pertsona batzuk ere bere pasio handiaz baliatu ahal izatea nahi zuen. Haren ustez, modu egokia zen eskerrak emateko bere bilaketan lagundu zioten pertsonei, modu guztiz desinteresatuan eskaini baitzioten beren arreta, denbora eta jakintza.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

2019ko otsailean, haren alargunak funtsaren dohaintza eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari.

EDUKIA

Funtsean 300 album daude, koloretako argazkiz osatuak; Nafarroako eta Iruñerriko ingurune geografiko, natural, monumental, artistiko eta herrikoiari buruzkoak dira.

ANTOLAKETA

302. ANTONIO ÁLVAREZ AGÓS

  • 302.01 Nafarroako argazkiak

ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK

Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.

DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK

Inbentario