es | eu

Xendazaletasunari buruzko mahai-inguru batek itxiko du larunbat honetan "Gailurretik haraga" hitzaldi zikloa

2022/02/24
Xendazaletasunari buruzko mahai-inguru batek itxiko du larunbat honetan

Saioa Nafarroako Artxibo Garaikideko mendizaletasunari buruzko erakusketaren barruan sartzen da, martxoan jarraituko duena harrera ona dela eta.

Gailurretik haraga, Nafarroako mendizaletasunaren jatorria erakusketaren inguruko mahai-inguruen zikloa, Nafarroako Artxibo Garaikideak antolatuta, datorren larunbatean, otsailak 26, amaituko da. Seigarren eta azken mahai-ingurua izango da, oraingoan xendazaletasuna edo mendi-ibiltaritzari eskainia, Iruñeko Planetarioan, 18:00etan.

Mahaian Josu Tximeno eta Nicolas Jara Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko Bidezidor Batzordeko kideak izango dira. Juan Mari Feliu Dord (Jon Kulixka) izango da moderatzailea, Nafarroan jarduera honen hastapenak ezagutzen dituena.

‘Gailurretik haraga’ erakusketa, martxoan

Gailurretik haraga: Nafarroako mendizaletasunaren jatorria erakusketa, Nafarroako Artxibo Garaikideak bultzatua, martxoan zehar luzatuko da Iruñeko Planetarioan, jendeak harrera ona egin diolako, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Joan den azaroaren 30etik bisitatu ahal izan den erakusketak Artxibo Garaikideak gordailuetan gordetzen dituen dokumentu-funtsak zabaltzen ditu eta mendiko kirolen aitzindariei omenaldia egiten die. Era berean, Nafarroa Kulturako YouTube kanalean aurreko mahai inguru guztiak eskuragarri daude, Europatik kanpoko espedizio handieieskaladariprebentzio- eta erreskate-laneidibulgazioari eta espeleologiari eskainiak.

Zerrendara itzuli