es | eu

Publikoaren saria eman da III. Memoriadun Paisaiak Argazki Lehiaketan

2020/10/30
Publikoaren saria eman da III. Memoriadun Paisaiak Argazki Lehiaketan
Memoriadun Paisaien III. Lehiaketako 4. saria ematea

Nafarroako Artxibo Garaikideak III. Memoriadun Paisaiak Argazki Lehiaketaren 4. Saria eman du. Saria publikoaren botoak hautatu du, erakusketarako lan aukeratuen artean. Aurtengoan, Gloria Vázquez Ferrónen “Juego y deporte” argazkiarentzat izan da. Publikoak, guztira, 185 boto emanik, argazki sarituak 20 eskuratu ditu; horrenbestez, 200 euroko saria lortu du. 

Banaketa Nafarroako Liburutegian egin da, eta Joaquim Llansó Sanjuan izan da ekitaldi-buru, hau da, Nafarroako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria. Halaber, sari nagusia banatu du, aurten “Nafarroako eskola-paisaiei” eskainia.

Lehiaketak, aurten, herritarrak eskola-eraikin zaharren ondare-balioaz sentsibilizatzea izan du helburu; haietako batzuk, gaur egun, beste gauza batzuetarako erabiltzen dira, eta era berean, Nafarroako instalazio berrien eta ikastetxeez sentsibilizatzea, betiere irudiaren bidez. 

III. Memoriadun Paisaiak Argazki Lehiaketaren argazki erakusketa urriaren 31ra arte dago ikusgai Nafarroako Liburutegiko behe solairuan. 

Zerrendara itzuli