es | eu

Paisaiak memoriarekin III. Argazki Lehiaketaren sariak banatu dira

2020/09/18
Paisaiak memoriarekin III. Argazki Lehiaketaren sariak banatu dira
"Los pasos perdidos" lehen saria

Daniel Andionek Iortu du lehen saria Los pasos perdidos argazkiarekin.

Vianako Printzea erakundeak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak, aurtengo Paisajes con memoria argazki lehiaketaren sariak banatu ditu. Daniel Andion Espinalen Los pasos perdidos, Pedro Pileño Malvarren El Ángel eta Javier Barrena Contrerasen Incuria argazkiek irabazi dute lehen, bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren. Sariak Vianako Printzea Kultura zuzendari nagusiak emango ditu irailaren 25ean, ostirala, 11: 00etan, Nafarroako Liburutegian.

Laugarren saria, berriz, jarraian inauguratuko den erakusketarako aukeratutako 12 argazkien artean bozketa bidez aukeratutako lanerako izango da. Horretarako, hautestontzi bat jarriko da, urriaren 10era arte botoa emateko. Epaimahaiak berak botoak zenbatu eta lan irabazlearen plika irekiko du urriaren 16an, culturanavarra.es atarian.

Guztira 37 argazki aurkeztu dira. Epaimahaia argazkigintzako 2 profesionalek eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko bi kidek osatu dute. Lehen sariak 700 euroko balioa du, bigarrenak 400 eurokoa eta hirugarrenak 200 eurokoa.

Zerrendara itzuli