es | eu

NUPek eta Nafarroako Administrazioaren Artxiboak antolaturiko ikastaro batek emakumeen inguruko ikerketa ildoak aztertuko ditu

2019/09/13
NUPek eta Nafarroako Administrazioaren Artxiboak antolaturiko ikastaro batek emakumeen inguruko ikerketa ildoak aztertuko ditu

Irailaren 17an hasita, ikastaroak gaurkotasuneko gaiak aztertuko ditu emakumeari lotutako ikerketan

Datorren asteartean, irailaren 17an, Paisajes en femenino: las mujeres en el punto de mira de la investigación izenburua duen Udako Ikastaroa hasiko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboarekin elkarlanean, antolatua. Ikastaroa irailaren 17an, 24an eta urriaren 1ean eginen da, 18:00etatik 20:00etara, Kondestable Jauregian. Sarrera doakoa da. Jardunaldien bidez, emakumeari lotutako ikerketan gaurkotasuna duten gaiak jarri nahi dira agerian, hainbat arlo hartuta, hala nola historia, gizartea, kultura eta arlo juridikoa. Horretarako eskura dauden informazio-iturriak, maiz, ezezagunak dira. Beraz, aberastasun hori erakutsiko dute aipaturiko arlo bakoitzean adituak diren hainbat pertsonak, hiru arratsalde horietan, elkarren jarraian datozen hiru astetan, betiere erraz eta era ulergarrian.

Lankidetza hitzarmena

Ikastaroa Administrazioaren Artxiboak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko “I_COMMUNITAS” Institutuak sinatutako lankidetza hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmenaren xedea Gizarte Zientzietan ikerketa sustatzea da, bai eta Nafarroako Kultur Ondarea zabaldu eta haren gaineko didaktika bultzatzea ere.

Zerrendara itzuli