es | eu

Nafarroako Artxibo Garaikideak (NAG) bisita gidatu birtual bat argitaratu du bere instalazioak ikusteko

2020/06/09
Nafarroako Artxibo Garaikideak (NAG) bisita gidatu birtual bat argitaratu du bere instalazioak ikusteko

Bisita birtuala Artxiboen Nazioarteko Egunaren ospakizunen artean dago.

Nafarroako Artxibo Garaikideak (NAG) ibilbide bat proposatu du bere instalazioak bideo baten bidez erakusteko, herritarrek eraikinaren historia eta hartan bildutako funts nagusiak ezagutze aldera. Egungo osasun-larrialdia dela eta, ohiko bisitaldi gidatuak egokitu eta molde horretan eman behar izan dira.

NAGek, horrela, bat egin nahi du Artxiboen Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunekin. Eguna 2008tik hona ospatzen da, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak (ICA) antolaturik. Aurtengo gaia hauxe da: “Ezagutzaren Gizarteak Ahalduntzea” #IAW2020. 

Zerrendara itzuli