es | eu

Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako 340 etxebizitza-plano baino gehiago argitaratu ditu, 1947 eta 1948koak

2020/06/05
Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako 340 etxebizitza-plano baino gehiago argitaratu ditu, 1947 eta 1948koak
Faustino Errearen txalet planoa

Planoek Nafarroako hirigintza garapena erakusten dute, XX. mendeko 30eko hamarkadan hasitakoa 

Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako plano sorta bat jarri du herritar guztien eskura. Planoak, gehienbat, etxebizitza partikular, merkataritza-lokal, ikastetxe, bulego, lantegi eta etxaldeen altxaerak dira, guztiak ere Nafarroa osoan 1947an eta 1948an eginak. Nabarmentzekoak dira, adibidez, Erriberriko Udaletxea, egungo Liceo Monjardín eraikina edota Sesmako zinema-toki bat. 

Orain argitaratutako 344 planoak Etxebizitza Zerbitzutik heldu dira, zerbitzu hori Etxebizitzarako Ordezkaritza Probintzial zaharraren oinordekoa baita. Artxibo Garaikideak, haien bidez, Nafarroako hirigintza garapenaren lagin adierazgarria eskaini nahi du, XX. mendeko 30eko hamarkadan hasitakoa, Gerardo Plaza Aurquía, Casimiro Díaz Goñi, Eduardo Lagunilla de Plandolit, Ricardo Ros Martínez eta beste arkitekto batzuen bidez. Emaitza, iturri sorta arras interesgarria izan da, Nafarroako paisaia eraikiarekin lotuta dagoen ikerlan edo azterlan guztietarako. 

“Arkitekturak paperean” proiektua

Nafarroako Artxibo Garaikidearen Arkitekturak paperean proiektuak XX. mendeko nafar arkitektura ezagutzera eman nahi du, funtsetan gordeak dauden dokumentuen bidez. Proiektua 2019ko abuztuan abiatu zen Eugenio Arraiza, Serapio Esparza eta Luis Felipe de Gazteluren arkitektura-lanen bidez, eta ondoko urteetako arkitektoen planoak zabalduz eman zaio segida. Artxiboan, eraikuntza-proiektuei buruzko dokumentu kopuru garrantzitsua dago gordea; horrenbestez, guztiz garrantzitsua da Nafarroako paisaia eraikia aztertu eta ikertzeko.

Dokumentazioa Artxibo irekian dago eskura, ARKITEKTURA atalaren bitartez. 

Zerrendara itzuli