es | eu

Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako 125 etxebizitza-plano argitaratu ditu, 1939 eta 1940koak

2019/12/27
Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako 125 etxebizitza-plano argitaratu ditu, 1939 eta 1940koak
Iruñeko Zabalguneko 1940 eraikinen planoa

Planoak Artxibo Irekiaren bitartez argitaratu dira.

Artxibo Garaikideak Nafarroako 125 plano jarri ditu herritarren eskura, Artxibo Irekiaren bidez, guztiak ere 1939. eta 1940. urteetakoak. Planoak, gehienbat, etxebizitza partikular, eraikin ofizial eta merkataritza-eraikinen altxaerak dira, guztiak ere Nafarroari lotutako arkitektoek eginak, hala nola Marcelo Guibert Eceizak, Joaquín Múgica Gortarik edota Víctor Eusa Razquinek, besteak beste.

Horrela, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetan, Nafarroan hasitako hirigintza-proiektuaren lagin nabarmena eskaini da. Proiektua hasteko, Arraiza, Esparza eta Gazteluren arkitektura-lana argitaratu zen, eta beste arkitekto batzuen eta ondoko urteetako planoen bidez osatzen joanen da.

Orain argitaratutako planoak Etxebizitza Zerbitzurik heldu dira, zerbitzu hori Etxebizitzarako Ordezkaritza Probintzial zaharraren ondorengoa baita. Emaitza, egiazki, iturri sorta arras interesgarria izan da, Nafarroako paisaia eraikiarekin lotuta dagoen ikerlan edo azterlan guztietarako.

Dokumentazio hori Artxibo Irekiko bilatzailean dago eskuragarri, Arkitektura arloan, betiere.

Arkitekturak paperean

Arkitekturak paperean proiektua Nafarroako Artxibo Garaikideak abiarazi zuen, joan den abuztuan. Helburu nagusia da XX. mendeko nafar arkitektura ezagutzera ematea, funtsetan gordeta dauden obra-proiektuen bidez. Artxiboan, eraikuntza-proiektuei buruzko dokumentu kopuru garrantzitsua dago gordea; horrenbestez, guztiz garrantzitsua da Nafarroako paisaia eraikia aztertu eta ikertzeko.

Zerrendara itzuli