‘Gailurretik haraga. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan’ erakusketaren barruan kokatzen da jarduera.
Gailurretik haraga. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan erakusketaren inguruko jarduerak larunbatean, urtarrilak 22, jarraituko du. Hirugarren mahai-ingurua izango da, Iruñeko Planetarioan, 18:00etan, argitalpenak eta jakitera ematearen inguruan.
Mendizaletasunaren jakitera ematea
Mahaian honako hauek izango dira: Jokin Azketa Furtado, Muga liburu-dendakoa; eta Josetxo Imbuluzqueta Ilundáin, Diario de Navarrako kazetaria.
Era berean, Kultura Nafarroako YouTube kanalean eskuragarri daude lehen bi mahai-inguruak, bata Europaz kanpoko espedizio handiei eskainia eta bestea eskaladari. Gainerako solasaldiak egin ahala argitaratuko dira.