es | eu

Nafarroako Artxibo Garaikideak Germán Sánchez Espeso idazlearen funts pertsonala jaso du

2020/01/02
Nafarroako Artxibo Garaikideak Germán Sánchez Espeso idazlearen funts pertsonala jaso du

Badira eskuizkribuak, bere gutunak, prentsa-ebakinak, sariak, argazkiak eta egileren marrazkiak.

Nafarroako Artxibo Garaikideak Germán Sánchez Espeso nafar idazlearen artxiboaren lehen dohaintza bat jaso berri du. Haren lan argitaragabeen nahiz argitaratuen eskuizkribuak daude, eta era berean, gutunak, prentsa-ebakinak, sariak nahiz aitortzak, argazkiak eta egilearen marrazkiak. Dohaintza irekia da, idazlearen egungo literatur lanekin osatzen joanen dena.

Germán Sánchez

Germán Sánchez Espeso idazlea Iruñean jaio zen, 1940an. Lan aunitz idatzi ditu. Haien artean nabarmentzekoak dira Narciso, Nadal Saria 1978an irabazitakoa, eta En las alas de las mariposas, Plaza&Janés Nazioarteko Eleberri Sariaren finalista, 1985ean.

Nafarroako Artxibo Garaikidea

Dohaintza hori Nafarroako Artxibo Garaikideak iaz abiarazitako proiektuaren baitan dago, jarduera instituzionalari lotuta ez dagoen dokumentazioa bildu, gorde eta zabaltzeko; betiere, sare sozial, kultural, politiko edota erlijiosoaren zati batek azken hamarkada hauetan sortutakoa. Dokumentazio hori politikagintza, sindikalgintza eta kulturgintzako mugimenduei lotuta dago, bai eta elkarte, auzokide, feminista nahiz antimilitarista arloko mugimenduei ere, baina mugimendu erlijiosoa edota gobernuz kanpoko erakundeak ere bazter utzi gabe, adibide batzuk ematearren.

Artxibo Garaikideak bere instalazioak, ezagutza teknikoa eta giza baliabideak nahiz baliabide teknologikoak eskaintzen ditu jabetza partikularreko dokumentazio hori gorde eta zabaltzeko, oso hauskorra baita zaintza-baldintzen ondorioz, baina interes handikoa, XX. mendearen bigarren erdiko literatur gizartea aztertzeko.

Zerrendara itzuli