es | eu

Nafarroako Artxibo Garaikideak Emakumeak eta dokumentuak izeneko bilduma osoa jarri du herritarren eskura

2020/04/24
Nafarroako Artxibo Garaikideak Emakumeak eta dokumentuak izeneko bilduma osoa jarri du herritarren eskura

Bildumak emakumeen funtzio sozialarekin lotutako alderdiak eta gaiak jorratzen ditu.

Nafarroako Artxibo Garaikideak hainbat testu argitaratu ditu hilabete hauetan, bertako agiriak balioesteko eta emakumeen funtzio sozialarekin zerikusia duten alderdi eta gaiei buruzko azterketa eta ikerketa ildoak irekitzeko. Nafarroako Artxibo Garaikideak gordetzen dituen dokumentuen bidez ikus daiteke Gerra Zibilaren ondoren, legediak emakumeen presentzia mugatzen bazuen ere lan eta sektore profesional jakin batzuetan eta familiarekin eta etxearekin lotutako eremu jakin batzuk esleitzen bazizkien ere, emakume nafar asko jarri zirela negozioen eta enpresen buru edo parte hartu zutela ekoizpen prozesuetan.

Agiri horiek berek berresten dute, halaber, badirela esparru batzuk, hala nola hezkuntza edo zaintza, non emakumeak gehiengoa baitira, eta nola joan den mendeko 60ko hamarkadaren bukaeratik, emakumeak sartuz joan diren ordura arte gizonezkoentzat mugatuta zeuden beste lanbide batzuetara. Aipagarria da, halaber, Trantsiziotik aurrera bereziki, emakumeen aktibismo politiko, sozial eta sindikala. Orain, Nafarroako Artxibo Garaikideak herritarren eskura jartzen du Emakumeak eta Agiriak izeneko bilduma osoa.

Zerrendara itzuli