es | eu

Nafarroako Artxibo Garaikideak 120tik gora etxebizitza-plano argitaratu ditu

2020/02/18
Nafarroako Artxibo Garaikideak 120tik gora etxebizitza-plano argitaratu ditu
Burgueteko udaletxea eta udal eskolak

Nafarroako etxebizitza-planoak dira, 1940. eta 1941. urteekoak. Nafarroako Artxibo Garaikideak 122 plano jarri ditu herritarren eskura. Planoak, gehienbat, etxebizitza partikular, tailer, kirol-instalazio, eraikin ofizial eta merkataritza-establezimenduen altxaerak dira, 1940. eta 1941. urteetakoak, guztiak ere nafar arkitektoek edo Nafarroari lotutakoek eginak, hala nola Ricardo Ros Martínezek, Domingo Áriz Armendárizek eta Ramón Martiarena Lascurainek eginak, besteak beste.

Horrela, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetan Nafarroan hasitako hirigintza-garapenari buruzko lagin nabarmena eskaini du Artxiboak. Proiektua beste arkitekto batzuen eta ondoko urteetako planoen bidez osatzen joanen da.

Orain argitaratutako planoak Etxebizitza Zerbitzutik heldu dira, zerbitzu hori Etxebizitzarako Ordezkaritza Probintzial zaharraren ondorengoa baita. Emaitza, egiazki, iturri sorta arras interesgarria izan da, Nafarroako paisaia eraikiarekin lotuta dagoen ikerlan edo azterlan guztietarako.

Arkitekturak paperean

Arkitekturak paperean proiektua Nafarroako Artxibo Garaikideak abiarazi zuen, 2019ko abuztuan, Eugenio Arraiza, Serapio Esparza eta Luis Felipe de Gazteluren arkitektura-lanak argitaratuta. Helburu nagusia da XX. mendeko nafar arkitektura ezagutzera ematea, funtsetan gordeta dauden obra-proiektuen bidez. Artxiboan, eraikuntza-proiektuei buruzko dokumentu kopuru garrantzitsua dago gordea; horrenbestez, guztiz garrantzitsua da Nafarroako paisaia eraikia aztertu eta ikertzeko.

Dokumentazio hori eskuratzeko, jo Artxibo Irekia ataleko bilatzailera, Arkitektura esparruan.

Zerrendara itzuli