Daniel Andionen Infinito argazkia irabazle
Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundeak erabaki ditu aurten Nafarroako Paisaia Kulturalei eskainitako Memoriadun Paisaien VI. Argazki Lehiaketako sariak. Daniel Andión Espinalen Infinito, Gloria Vázquez Ferrónen Museo en danza eta Pedro Pileńo Malvarren Patio de butacasargazkiek lehen, bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte, hurrenez hurren. Halaber, paisaiaren ikuskera integrala hobekien islatzen duen argazkirako akzesita Daniel Andiónen Luz libri lanari egokitu zaio. Datorren ostiralean, irailak 22, 11: 00etan Nafarroako Liburutegian, Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendari Nagusiak sari hauek banatuko ditu.
Ondoren, hautatutako argazkiekin erakusketa bat irekiko da eta urriaren 27ra arte egongo da zabalik. Epaimahaia argazkigintzako 2 profesionalek eta Artxibo eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko bi kidek osatu dute. Lehenengo saria 700 €-koa da, bigarrena 400 €-koa eta hirugarrena eta akzesita 200 €-koa.
Nafarroako paisaia kulturalak
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Artxibo Garaikidearen bitartez, antolatutako argazki-lehiaketa paisaia kulturalei eskaini zaie aurten, lurralde baten oroimen bizi gisa, beren fisonomia moldatzen duten eta gizakiaz eta ingurunearekin harremanetan jartzeko moduaz hitz egiten diguten hainbat gizon eta emakumeren ahaleginaren, ilusioen, sakrifizioen eta bizipenen bidez eraikiak, eta oraindik oraintsuko iraganera eramateko gaitasuna dutenak, munduan ezagutu eta aurrean kokatzeko aukera ematen diguna.
"Memoria duten paisaiak" argazki-lehiaketa irailaren 22, 23, 24, 29, 30 eta urriaren 1ean egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da, "Ondare bizia" lelopean, eta bat egiten du Nafarroako Artxibo Garaikidearen ekintza-ildo berriarekin. Haren helburua da erakundearen dokumentazio-funtsa osatzea, Nafarroako egungo gizartearen errealitatea islatzen duten herritarren ekarpenekin.