es | eu

Memoria duten paisaiak II Argazki Lehiaketaren saridunak ezagutarazi dira

2019/09/24
Memoria duten paisaiak II Argazki Lehiaketaren saridunak ezagutarazi dira
1.Saria. Hidroeléctrica de Alloz. Koldo Fernández

 

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Memoria duten Paisaiak II Argazki Lehiaketako saridunak ezagutarazi ditu: Lehen saria Koldo Fernandezen Allotzeko Hidroelektrikako lanak eskuratu du; bigarren saria Javier Barrenasen André-Marie Ampereren ametsak lortu du eta hirugarren saria Eduardo Blancoren Energia lanarentzako izan da. Azkenean, epaimahaiak erabakirik, deskalifikatu egin zen hasieran hirugarren sarirako proposatutako argazkia, ENERGÍAS izenburukoa. Izan ere, ekainaren 19ko 118. zenbakiko NAOn argitara emaniko 2. puntuak hauxe ezarria du: “Parte-hartzaile bakoitzak hiru irudi aurkeztu ahal izango ditu gehienez; guztiak originalak eta argitaratu gabeak”. Kontuan harturik Eduardo Blanco Mendizábalek aurkeztutako irudia Diario de Navarra CONOCER NAVARRA 2019 egutegian argitaratu zela –urrian, zehazki–, izenburu berarekin gainera, epaimahaiak aho batez erabaki du lan hori deskalifikatzea eta hirugarren saria eman gabe uztea.

700 eta 400 euroko sariak ostiral honetan Nafarroako Liburutegian 12:30etan eginen den ekitaldian banatuko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa).

2. Saria Una ensoñación de André-Marie Ampere. Javier Barrenas

3.Saria. Energia, Eduardo Blanco

Zerrendara itzuli