es | eu

Luzatu da 'Gailurretik haraga. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan’ erakusketa

2022/01/27
Luzatu da 'Gailurretik haraga. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan’ erakusketa

Otsaila osoan zehar Plantearioan Artxibo Garaikideak antolatutako esposizioa bisita daiteke.

Otsailaren 28ra arte irekita mentenduko da ‘Gailurretik haraga. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan’ erakusketa, Nafarroako Artxibo Garaikieak antolatuta. Bestalde, esposizioaren osagarrizko jarduerak jarraitzen dute larunbata honetan, urtarrilak 29. Espeleologiari buruzko mahai inguru bat egingo da, Iruñeko Planetarioan 18:00etan. 

Espeleologiari buruzko mahai-ingurua

Mahaian hurrengo parte-hartzaileak egongo dira: Juan Mari Feliu, Vianako Printzea Erakundeko Espeleologia Taldeko kidea; Víctor Abendaño Cabrejas, Satorrak Espeleologia Taldekoa; Jesús García Gazolaz, Nafarroako Gobernuko arkeologoa; eta José Javier Ruiz Zubikoa, arroila-jaitsira zalea eta suhiltzailea.

Era berean, Kultura Nafarroako YouTube kanalean eskuragarri daude aurreko mahai-inguru guztiak, Europaz kanpoko espedizio handiei buruz, eskaladari buruz eta mendizaletasuna jakitera emateari buruz. Gainerako solasaldiak egin ahala argitaratuko dira.

Informazio gehiago

Erakusketaren programa

Zerrendara itzuli